- Hasiera
- Eskola mendi
- Eskolarteko lehiaketa
Eguneratua: 09/01/2020 16:36
Mendirako zaletasuna bultzatzeko asmoz antolatu ohi dugu eskola arteko mendi lehiaketa. Parte hartu ahal izateko urriaren bukaera baino lehen eman behar da izena Gipuzkoako Foru Aldundian.
Gipuzkoako edozein ikastetxek har dezake parte, nahi duen eskola-ume kopuruarekin, prebenjaminetatik hasita kadeteetaraino. Izen-ematea dohainik da.
Lehiaketan zehar egiten dituzten desplazamenduen truke ikastetxeek diru laguntza jasoko dute. Helburu hauek bete behar dira sailkatzeko: Euskal Herriko lau tontorretara igo, bi senderismoko ibilbide motz, PR (ibili tontorretarako igoaldiak eta ibilbide motzak ikastetxe bakoitzak nahi dituen datetan egin ditzake) eta martxoko 5 ibilaldi neurtuetako batean parte hartu. Gurasoek ere parte har dezakete.
XXXIII. Mendi Lehiaketari buruzko oharrak:
Mendi Lehiaketa 2019-20.pdf
Oharrak.pdf
2020ko Ibilaldi Neurtuen eta Finalistaren Egunaren datak eta lekuak:
Datak eta lekuak 2020.pdf