- Hasiera
- Federatu lizentzia
Eguneratua: 25/01/2021 09:18
Federatu lizentzia federazio honetako afiliatua den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea ezinbesteko betebeharra da. Mendiko 95 elkarte dira Gipuzkoan.
Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.
Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:
- Geografikoak: estaturako, Frantziako pirineorako (Andorra, Portugal eta Atlas), mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
- Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.
Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski (ikus, “mendikoweb.com”).
Argibide gehiago nahi baduzu, hots egiguzu edo hurbildu zaitez guregana, harretarako ordutegian: astelehen, asteazken eta ostegunetan 11:00etatik 13:50etara eta 17:00etatik 19:50etara.
2021 Tarifak.pdf
Hemen eskuratzen dizuegu Adartia - Mapfre, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza bai eta adostutako zentroak ere)