- Hasiera
- Senderismoa
- Homologazioa
Eguneratua: 13/01/2021 17:17
Gipuzkoako Mendizale Federazioko senderismo batzordeak hurrengo pausoak eskatzen ditu zidor berri bat homologatu nahi den momentuan.
1.- Zidorra homologatzeko eskaria eta bertan agertzen diren dokumentua eta baimenak sinatuta bidali beharko ditu zidorraren bultzatzaileak Federaziora
Homologazio eskaera - Urria 2017- Solicitud de homologación.pdf
2.- Federazioak aurrehomologazioa emango lioke, hau da, zenbaki bat eman zidorrari (Adib: PR-GI 186) eta homologazio aurrekontu bat bidaliko dio bultzatzaileari.
3.- Zidorraren bultzatzaileak, zidorra homologatzeko behar diren lanak gauzatuko lituzke, beti ere Federazioko homologazio irizpideak segita.(Lan hauen barruan balizaia eta gezien diseinua federazioak bideratzea gomendatzen da).
Homologazio irizpideak- otsaila 2011 febrero - criterios de homologación.pdf
4.- Federaziotik lanak ongi gauzatu diren ikuskatuko da.
5.- Federazioak egin dituen lanak fakturatuko ditu.
6.- Bultzatzaileak mantentze konpromezua bidaliko du sinatuta.
Mantentzen konpromezua - Compromiso de mantenimiento.pdf
6.- Homologazioa emango zaio zidorrari.
Zergaitik zidor bat homologatu?
Zidor bat homologatzeko arrazoiak asko izan daitezke baina hemen azaltzen ditugu batzuk:
1.- Homologatzerako orduan erabilitako markak (GR: txuri-gorri; PR: txuri-hori eta SL: txuri-berde) erregistratutako markak dira eta soilik federazioak eman dezake hauek erabiltzeko baimena. Marka hauek estatu mailan erabiltzen dira eta senderistek azkar ulertzen dituzte.
2.- Homologatzerako orduan, panelean MIDE datuak sartzeak ardura zibilaren aurrean babes dezake bultzatzailea.
3.- Gipuzkoako Mendizale Federazioa 5 urtean behin lurraldeko zidor homologatu guztiak gainbegiratzera konprometitzen da, horrela kalitatea eta itxura ona bermatuz.