- Hasiera
- Ingurumena
- Ingurumen heziketa
Ingurumen heziketa
Esparru hau ezinbestekoa da etorkizunera begira, gaur eguneko mendizaleak ahaztu gabe. GMFak hainbat ekintza antolatu ohi ditu udaberri eta uda partean Gipuzkoa osoko haurrekin, rokodromoetara irteerak, mendi irteerak parke naturaletara edo egun batzutako egonaldiak federazioak berak kudeatutako aterpetxeetan.
Ekintza hauetan zehar ingurumen arloa lantzea da gure asmoa . Horretarako begiraleei hainbat ekintza proposatuko zaizkie kirol jardueren artean landu ditzaten. Garapen iraunkorra eta iraunkortasuna izango dira jarduera hauen ardatz nagusiak.