- Hasiera
- Eskola mendi
- Maskotak
Kaixo! Motxiku dut izena, eta gipuzkoar alpinista handi baten motxila naiz. Hamaika menditara igo naiz berarekin, eta era guztietako jarduerak egin izan ditugu: zeharkaldi errazak Gipuzkoan barrena, mendi eskiko igoerak Pirinioetan, eta espedizioak Himalaiako gailurrik garaienetara.
Hainbat eta hainbat abentura bizi izan ditut, eta igoera nahiz eskaladetan gauza asko eta trikimailu ugari ikasi ditut, mendiaren sekretu guztiak jakiten lagundu didatenak, baina batez ere mendiaz segurtasunez gozatzeko balio izan didatenak.
Federazioak bere maskotatzat hautatu nau, Eskola Mendiko jarduera denak programatzen lagun diezaiodan.
Jarduera hauetan parte hartzen duten ikastetxeetako neska-mutilak denborarekin ni bezain mendizale aditu izatera iritsiko dira.
Kaixo, Triku naiz Foru Aldundiko maskota. Motxikurekin mendira joaten naiz, kirol desberdinak ezagutu eta praktikatzen ditut baita ere. Berez, geldirik ezin dut egon eta jarduera fisiko desberdinak egitea guztatzen zait.