EMAKUMEENTZAKO KIROL ESKALADA. HASTAPEN FORMAZIOA.

2024ko irailaren 6,7 eta 8an, emakumeentzako kirol eskaladako 3 eguneko hastapen formazioa ahalbidetuko da Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eskutik. Ikastaroa dagoeneko eskalada probatu duenarentzat baina autonomia eskuratu nahi duenarentzat paregabea izango da, jarraian adierazten den egun, ordutegi eta lekuan:

Irailak 6

  • 17:00-20:30
  • Arritxuloko Aterpea (Oiartzun)

Irailak 7

  • 09:30-13:30
  • Aiako Harriak, Arritxulegi (Oiartzun)

Irailak 8

  • 09:30-13:30
  • Aiako Harriak, Arritxulegi (Oiartzun)

Ikastaroan izena emateko lehentasuna federatuek izango dute. Formakuntzaren zenbatekoa 30 eurokoa da. Parte-hartzeko gutxieneko adina 18 urtetakoa izango da. Izena emateko, izen-abizenak, N.A.N zenbakia eta mugikor zenbakia bidali beharko dira helbide elektroniko honetara: emakumeaetamendia@gmf.eus. Ikastaroan izena emateko epea abuztuaren 28an amaituko da, eta izena eman dutenen artean ikastaroan parte-hartzeko zenbatekoen muga gainditzen bada (5 pertsona), izena eman duten norbanakoen artean zozketa egingo da. Ikastaroan parte-hartzeko, beharrezkoa izango da eskaladako oinarrizko jakintzak izatea.