EMAKUMEENTZAKO MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

2024ko irailaren 27,28 eta 29an emakumeei zuzenduriko mendi orientazioko hiru eguneko ikastaroa ahalbidetuko da Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eskutik. Ikastaroa, gipuzkoako emakume mendizaleei bideratua izango da, jarraian adierazten den egun, ordutegi eta lekuan: 

  • Irailak 27
      • 17:00-20:00
      • Donostiako Kirol Etxea
      • Saio teoriko eta praktikoa bideratuko da
  • Irailak 28
      • 09:30-13:30
      • Aiako Harriak Parke Naturala
      • Saio praktikoa bideratuko da
  • Irailak 29
    • 09:30-13:30
    • Besabi, Adarra ingurua
    • Saio praktikoa bideratuko da

Ikastaroaren helburua emakumeek mendian era seguru eta autonomoan jarduteko beharrezko baliabideak eskuratzea izango da, horretarako naturaren interpretazioa, maparen irakurketa eta iparrorratzaren erabilpena egiten ikasteko ezagutza teoriko-praktikoak ahalbidetuz.

Ikastaroan izena emateko lehentasuna gipuzkoako federatuek izango dute. Ikastaroan parte-hartzeko gutxieneko adina 18 urtetakoa izango da. Ikastaroaren prezioa 30 eurotakoa da. Izena emateko, izen-abizenak, N.A.N zenbakia eta mugikor zenbakia bidali beharko dira helbide elektroniko honetara: emakumeaetamendia@gmf.eus. Ikastaroan izena emateko epea irailaren 12an amaituko da, eta izena eman dutenen artean ikastaroan parte-hartzeko zenbatekoen muga gainditzen bada (10 pertsona), izena eman duten norbanakoen artean zozketa egingo da. Ikastaroan parte-hartzeko, 3-4 orduz mendian ibiltzeko gaitasuna izatea beharrezkoa izango da, eta mendiko botak edota bota erosoak eraman beharko dira.