EGUNAK: Otsailaren 25a eta 26a
LEKUA: Baqueira
HELBURU OROKORRA:
- Elur mota desberdinetan segurtasun handiagoz eta ahalegin txikiagoa eginez jaisteko behar dituen ezagutza teknikoak eman eskiatzaileari.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
- Zapaldu gabeko elurrean oinarrizko birakuntza edo zapaldutako elurrean birakuntza paraleloa menderatzea edo mendiko eskiko igoaldiak lehen mailako ikastaroa egina edukitzea.
- Baleko gaitasun fisikoa eta jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea.
- Adinekoa edo adingabea baimenarekin.
IKASTAROAREN EDUKIA:
- Biratze oinarrizkoaren teknikak.
- Biratze aurreratuen teknikak.
- Elur gogorretan biratzeko teknikak.
- Elur bigunetan biratzeko teknikak
MAILA: Espezializazioa. Zapaldu gabeko elurrean oinarrizko biraketa menderatzea derrigorrezkoa da.
IKASLEEN KOPURUA:
- Gehienez 30 / Gutxienez 12
RATIOA: Irakasle bat 6-8 ikasleko.
PREZIOA:
- Hastapena: Federatua: 310 € / Federatu gabea: 350 €
- Ikasleak: Federatua: 248 € / Federatu gabea:280 €
- 15 eta 21 urte bitartean federatuak: 183 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: TTN2023
Prezioan sartu da :
- Egun bateko ostatua aterpetxean mantenu erdian.
- Bi eguneko forfaita eski estaziorako.
- Ikastaroaren edukia jasotzen duen txosten teknikoa.
- Parte hartzeko agiria.
- GGMEren material teknikoa erabiltzeko aukera: ARVA, pala, etab.
Prezioaren barne EZ daude:
- Bidaia
- Egunez jateko janaria.
- OHARRA: aterpean ostatu hartzea ez da derrigorrezkoa, aterpeko PE zerbitzuak erabiltzen ez dituzten partaideek, ikastaroaren prezioan 41 €ko beherapena dute.
NORBANAKOAREN MATERIALA:
- Eskiak, bastoiak eta eskiatzeko botak (ez da beharrezkoa mendikoak izatea).
- Eskiatzeko kaskoa.
- ARVA, pala eta sonda.
- Lotarako zakua (aterperako beharrezkoa).
- Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa eta eskularruak.
- Bi egunetarako janaria (pikatzeko janaria).
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
- Arva, pala eta sonda.
- Kaskoa.
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
- Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
- Aralar Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait materiala zozketatuko da.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura handitu.
- Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
- Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
- Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
- GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
- Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Pablo Goñi
TELEFONOA: 627 743 426
Informazio gehigarria
Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
---|---|
Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |
Aterpea | Aterpearekin, Aterperik gabe |