G.P.S-REN BITARTEZ ORIENTAZIO IKASTAROA

EGUNAK:  Urriaren 8 eta 9a
LEKUA : Donostia eta Aralar
HELBURU NAGUSIA: Mendiko orientazioari GPSak ematen dizkion baliabide guztiak erabiltzen ikastea
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:

  • Jarduera burutzeko sendagilearen eragozpenik ez edukitzea
  • Adinekoa edo adingabea baimenarekin

EDUKIAK:

  • Mendiko mapa baten oinarrizko osagarriak eta irakurketa zuzena GPSari begira.
  • GPS hartzailearen deskribapena eta egituraketa
  • GPSaren ezaugarri bereziak: track eta track-back; wpt eta goto: ruta,.
  • GPS hartzaileak ematen dituen datuak.
  • GPSaren erabilerak: nabigazioa –GPSko gida funtsioak.
  • Trakak eta wptak ordenagaiutik gpsra deskargatzea (interneten bidez).
  • “Gidatu” eta “Galduta” egoerari aurre egiteko baliabideak.

MAILA: trebakuntza.

PARTAIDE KOPURUA: gehienez 12 / gutxienez 6
 
RATIOA: irakasle bat hamabi ikasleko.
PREZIOAK
Federatua: 105 € ;  Federatu gabea: 125 €       15 eta 21 urte bitartean federatuak: 34 €
Ikasleak: Federatua 84 € / Ez federatua: 100 €

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: GPS2022

PREZIOAN SARTUTA DAUDE:
- Ikastaroan irakatsiko diren edukien karpeta.
- Zonaldeko mapa batzuk.
- Parte hartze diploma.

ALDEZ AURREKO BILERA

  • Ikastaroko zuzendaria ikasleekin jarriko da harremanetan.
IKASTARORAKO ARGIBIDEAK

NORBERAREN GAUZAK:

-    Norberak bere GPSa (Garmin) eta ordenagailu portatila (Windows edo Apple) ekarri beharko ditu. Baita bi tresnak lotzen dituen kablea ere.
-    Mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak.
-    Mendian ibiltzeko behar den materiala.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:

  • Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
  • Camp Base kolaboratzaileak oparitutako mendiko zenbait material zozketatuko da.

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Federatutakoek: Federatu txartelean dagokion estaldura eduki beharko dute (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura haunditu.
  • Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
  • Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
  • Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
  • GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.

IKASTAROAREN ZUZENDARIA:  Martin Elorza  TELEFONOA: 652 755 227

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean

Ikaslegia

Ez ikasleak, Ikasleak