EGUNAK: Otsailaren 11a eta 12a
LEKUA: Araneko Bailara
HELBURU OROKORRAK:
- Hastapena. Eski igoaldiak. Mendiko eskiaren oinarrizko teknikak menderatzea.
- Trebakuntza. Eski zeharkaldiak. Mendiko eskian mota eta zailtasun guztietako ibilbideak egiteko teknikak menperatzea.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
- Arintasunez pista gorritik jaisteko ahalmena.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
Maila guztietako edukiak zehazten dira. Ikasle bakoitzak bere mailari dagozkionak landuko ditu.
- Jaisteko teknikak.
- Irristaketa teknika larruekin eta larrurik gabe, lautadan.
- Foka larruekin ibiltzeko eta igoeran norabide aldaketak egiteko teknikak.
- Transizioak egiteko teknika. Igotzen egotetik, jetsierara pasatzea eta alderantziz.
- Ibilbidearen aukeraketa.
- Bilatzeko eta erreskatatzeko teknikak (ARVA).
IKASLEEN KOPURUA:
- Gutxienez 12
- Gehienez 18
RATIOAK:
- Irakasle bat 6 - 8 ikasleko
PREZIOA:
- Federatua: 244 € / Ez federatua: 278 €
- Ikasleak: Federatua 195 € / Ez federatua 222 €
- EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 130 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ESKI2023
Prezioan sartu da :
- Ostatua edo aterpetxea pentsio erdian. Bakoitzak bere kabuz, furgonetan edo kotxean lo egiteko aukera dauka, preziotik aterpeko eta gosariaren zatia deskontatuz, honako kopuru hau: 42 €.
- 1 eguneko forfaita eski estaziorako 62,5 €.
- Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
- GGMEren material teknikoa erabiltzea: ARVA, pala, sokak, etab.
- Ikastaroan parte hartu izanaren agiria.
Prezioan EZ daude:
- Joan-etorriak.
- Eguneko mokadua egiteko jan-edanak.
NORBANAKOAREN MATERIALA:
- Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak, ez labaintzeko kutxilak eta gomazko zoladun botak.
- Arva, pala, sonda eta kaskoa.
- Pioleta eta oinetakoetara egokituriko kranpoiak.
- Lo zakua edo izara zakua (badaude mantak), motxila.
- Berokiak, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak, larruazala eta ezpainak babesteko krema, kantinplora.
- Norberari aproposa iruditzen zaiona jarduera honetarako.
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
- Arva, pala eta sonda.
- Kaskoa.
- Pioleta eta kranpoiak.
AUKERAKO MATERIALA:
- Bi segurtasun mosketoi, zinta laua, etab.
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
- Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Federatutakoek: 2023ko txartela eguneratuta eduki beharko dute
- Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
- Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
- Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
- GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
- Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Aitor Rufo
TELEFONOA: 678 384 207
Informazio gehigarria
Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
---|---|
Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |
Aterpea | Aterpearekin, Aterperik gabe |