GIPUZKOAKO FEDERAZIOAREN XXXIV. ESKI ZEHARKALDIA. 2024

LEKUA: PONT D,ESPAGNE – WALLON- GAUBE - PONT DESPAGNE.
EGUNAK: 2024ko martxoak 9-10

 NORENTZAT: Gipuzkoako Federazioaren 2024ko eski zeharkaldia eskiatzaile-alpinistentzat dago diseinatua.

Ibilaldi neurtu baten antzekoa da zeharkaldi hau, eta eskiatzeari nahiz egoera fisikoari dagokionez maila beretsuko kideekin batera irtengo dira partaideak; talde bakoitzak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako irakasle batzuen laguntza izango du.

 PARTAIDEEN KOPURUA: Gehienez: 30 eta gutxienez: 15

EGITARAUA ETA IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Martxoak 9, larunbata

-. 08:30.- Pont D, Espagne-ko aparkalekuaren amaieran elkartuko gara eta taldetan banatuko gara mailaren arabera.
-. 9:00.- Irteera
Pont D,Espagne-tik (1.474 m) Cayan-go zubirantz abiatuko gara; han mendebalde norabidea hartuko dugu d,Embarrat-eko lakura igotzeko (2.089 m). Puntu horretatik igotzen jarraituko dugu, Pourtet-eko lakuraino (2.427 m), eta han hegora Pourtet-eko leporaino (2.413 m). Behin hori gaindituta, Nere lakuraino (2.309 m) jaitsiko gara, handik ere beherantz jarraitzeko Wallon-eko aterperaino (1.867 m); han igaroko dugu gaua.

Martxoak 10, igandea

-. 06.30.- Gosaria
-. 07:00.- Irteera
Wallon-eko aterpetik (1.867 m) hegoekialde norabidea hartu eta igotzen hasiko gara, Arratille-ko lakuaren bila (2.247 m), eta Arratille-ko lepoa (2.515 m) igarotze aldera. Hortik jaitsiera labur bat egin eta ekialde norabidea hartuta Ara-ren goi-ibarra zeharkatuko dugu, Mulets-eko lepora (2.591 m) igotzeko. Behin lepora iritsirik, eta jaitsiera polit bat eginda, Oulettes de Gaube-ko aterpera (2.151 m) ailegatuko gara. Hortik, ipar norabidea harturik, Gaube-ko ibarrean barrena, aurreko eguneko abiapuntura- Pont D,Espagne- jaitsiko gara.
-.14:00 – 15:30. Partaideak Pont d;Espagneko aparkalekura iritsiko dira
-. 16:00. Opari banaketa eta agurra.

ORDEZKO PLANAK

Eguraldi txarra egingo balu, larunbatean ohiko bidetik igoko ginateke Wallon-eko aterpera, eta igandean ere eguraldi txarra egonez gero, aterpearen inguruko mendiren batera igoko ginateke, ondoren bide beretik jaisteko Pont d;Espagnera.

TRACK WPT

PERFILES RECORRIDO

IZEN-EMATEKO KUOTAK

Inskripzioa: 100 € Pirinio Frantsesarekin Federatuak / 90 € Pirinio Frantsesa eta FEDMEarekin Federatuak / 120 € Ez Federatuak

%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: TRAVE24

Prezioaren barne daude:
-. Ibilaldian parte hartzeko eskubidea.
-. Mendiko material teknikoaren (Arva, pala, sonda, pioleta, kranpoiak, kaskoa) mailegua.
-. Ostatua eta pentsio erdia (afaria eta gosaria) aterpean.

Prezioaren barne EZ daude:
- Joan-etorriak.
- Zeharkaldiko otorduak.

NORBERAK NAHITAEZ ERAMAN BEHARREKOA
- Zeharkaldietarako eskiak, bastoiak, foka larruak eta ez labaintzeko kutxillak.
- A.R.V.A., sonda eta pala.
- Kaskoa, pioleta eta botei egokitutako kranpoiak.
- Berokia, eguzkitako betaurrekoak, txanoa, eskularruak.
- Motxila, kantinplora, buruko linterna.
- Ibilaldian zehar mokadua egiteko jan-edanak.

BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arva, pala eta sonda.
• Kaskoa.
• Pioleta eta kranpoiak.

IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.

OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: txartela pirineo frantsesa estaldurarekin eguneratuta eduki behar dute (2024). Horrela ez bada, “EZ FEDERATU” bezala izen eman beharko dute.
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan asteburuko asegurua dago.
• Aterpearen prezioaren beherapena jaso nahi duten Espainiako Mendi Federazioarekin (FEDME) federatuta daudenek nahitaez txartel dijitala (FEDME) eta nortasun agiria eraman beharko dituzte.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitaraua aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu.
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu arduraz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen-emateko orria betetzean eskatu beharko du.

ZEHARKALDIAREN ZUZENDARIA: Mikel Martiarena

TELEFONOA: 630 339 381

Informazio gehigarria

Lizentzia

Ez federatua, Federatua

FEDME

BAI, EZ