-
Korrespontsal Gazteen kanpamentua FEDME
2022ko Ekainak 23, Osteguna-(ea)n bidalia
FEDMEk kanpamendu bat antolatu du Autonomi Erkidego guztietako 14 eta 15 urteko gazteentzat. Udalekua uztailaren 31tik abuztuaren 6ra izango da. FEDMEk komunitate bakoitzeko neska mendizale bat eta mutil bat aukeratuko ditu, non esperientzia interesgarri hau partekatzeko aukera izango duten. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara:
Jarraitu... -
Amasolako Liztor asiarren kabia desagertu da
2022ko Apirilak 20, Asteazkena-(ea)n bidalia
Joan den udazkenean Amasolako eskalada gunean liztor asiarrek kabi erraldoi bat sortu zuten “rotaflexa garraxika” bidean. Orduz geroztik eremu hori mugatuta izan dugu, eskalatzaileak bide horretara gerturatu ez zitezen. Dagoeneko kabia desagertu da eta arriskurik ez dagoela egiaztatu dugu. Ondorioz, zinta eta karteltxoak kendu ditugu jadanik eta albiste honen bidez eremu osoa berriro ere zabalik dagoela jakinarazten dizuegu.
Jarraitu... -
Federatuentzat prezio bereziak Arantzazuko aterpetxean
2022ko Apirilak 20, Asteazkena-(ea)n bidalia
Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta SUSPERTU S.L. enpresa akordio batetara iritsi dira, Arantzazu aterpetxean ostatu hartu nahi duten mendizale federatu eta mendi elkarteentzako prezio eta baldintza bereziak ezarri ahal izateko.
Jarraitu...