SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Gipuzkoako Eskolarteko 4.Eskalada Topaketa 19

administrazioa-ek bidalita 2020ko Otsailak 17, Astelehena

Umeek berezko zaletasuna dute igotzeko, horregatik da eskalada horren erakargarria ume eta gazteentzat.

Segurtasunez eskalatzeko baliabideak emanez, soka eta arnes onak, zuzenduko dituzten pertsonak izanda, gazte eskalatzaile adituak, eta toki handi eta egokian elkartzean, rokodromo on batean, hitzorduaren arrakasta aldez aurretik bermatua dago.

Horixe da, hain zuzen ere, pasa den igandean, abenduak 15ean, Donostiako Pio Baroja Kiroldegian gertatutakoa, Gipuzkoako Eskolarteko 4. Eskalada Topaketa´19 ospatu baitzen.  Fortuna Kirol Elkarteko eskalatzaile talde gogotsu baten lan bikainari esker antolatu da topaketa. 5 eta 16 urte bitarteko 111 ikasle gipuzkoarrak bildu dira eta maila desberdinetako bideak igoz izugarri gozatu dute, batez ere beraien zaletasuna partekatuz. Hala ere, dudarik gabe, gurasoak gozatu zuten gehien, beraien haurrak paretan nola mugitzen ziren ikusiz.

Zalantzarik gabe, Camp Basek oparitutako kamisetak parte hartzaile bakoitzari, bide edo bloke bakoitzak goraino eskalatzeko energia eman die. Izan ere, Camp Basek Gipuzkoako eskolarteko eskalada gorenera eraman du. Eskolarteko eskalada eguneko diploma oroigarri bat jaso zuten guztiek.

Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasturte guztietan babesten duen Eskolarteko Kirol Kanpainan kokatzen da, non koordinazio teknikoa Gipuzkoako Mendi Federazioari dagokion.

 

 

 

 

 

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
api 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi