Gipuzkoako Eskolarteko 5.Eskalada Topaketa 21
administrazioa-ek bidalita 2022ko Martxoak 10, Osteguna
Pasa den igandean, abenduaren 12an, Donostiako Pio Baroja Kiroldegian, Gipuzkoako Eskolarteko 5. Eskalada Topaketa´21 ospatu zen. Fortuna Kirol Elkartearen antolaketa bikainari esker, 5 eta 16 urte bitarteko 59 ikasle gipuzkoar bildu ziren eta maila desberdinetako bideak igoz izugarri gozatu zuten, batez ere beraien zaletasuna partekatuz.
Eskolarteko eskalada eguneko diploma oroigarri bat jaso zuten guztiek. Era berean, Aralar Camp Base-ren laguntzari esker, kamiseta bat, material eskaintzak eta katu-oin batzuen zozketan parte hartzeko aukera eman zitzaien.
Ekintza hau Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasturte guztietan babesten duen Eskolarteko Kirol Kanpainaren barruan kokatzen da, non koordinazio teknikoa Gipuzkoako Mendi Federazioari dagokion.