GIPUZKOAKO FEDERATUENTZAKO OHARRA
administrazioa-ek bidalita 2020ko Maiatzak 21, Osteguna
Koronabirusaren hedapena geldiarazteko abian jarritako ezohiko neurrien ondorioz, herritar guztiak behartuta gaude agintarien jarraibideak betetzen laguntzera.
Gobernuak alarma egoera ezarri du, besteak beste, Herritar guztiek DEBEKATUTA dute etxetik kanpo edozein motatako AISIALDI-JARDUERAK egitea.
Erabateko LARRIALDI-EGOERA honetan, OSASUN BALIABIDEAK eta LARRIALDIETAKOAK ez dira nahikoak. AGERIKOA litzateke MENDIAN ALARMA EGOERAK dirauen bitartean ISTRIPUA izan duenaren ZABARKERIA eta ELKARTASUNIK EZA.
Oraingoz, ez dakite mendiko lizentziaren polizak alarma-egoeran gertatutako istripu bat baztertuko duen ala ez. Baliteke kanpoan geratzea. Norbaitek mendian istripua izaten badu egoera horretan, bere gain har ditzala horren ondorioak.
Segurtasunagatik, erantzukizunagatik, elkartasunagatik, EZ JOAN MENDIRA, GERATU ETXEAN!, oraindik.
GMFko Zuzendaritza Batzordea