SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Gipuzkoako Mendizaletasunaren egoera: Presidentearen agurra

administrazioa-ek bidalita 2020ko Apirilak 20, Astelehena

Lagun agurgarriok:

Gipuzkoako Mendizale Federazioa osatzen duzuen erakundeei, klubei, mendizaleei, teknikariei eta persona guztiei zuzentzen naiz. GMFko Presidente bezala, tokatzen zaigun konfinamendua laster amaitzea nahi dut, sakrifizio bikoitza eginez askatasuna eta naturguneak maite ditugunontzat. Badakigu mendiek leku berean jarraituko dutela, gure ilusioen eta abenturen hartzaile izateko prest, osasun-profesionalen, elikaduraren eta beste batzuen txanda den bitartean, gure maitasun eta babes osoa dute. Halaber, mendizale guztiak eta haien senideak osasuntsu egotea espero dut eta birusa duen pertsonaren bat badago, elkartasuna eta hurbiltasuna adierazten diogu kasu guztietan.

Bien bitartean, esan behar dizuegu GMF kudeatzen dugunok lanean jarraitzen dugula administrazioan telelanarekin. Zuzendaritza Batzordeak gertakarien bilakaera jarraitzen du, une bakoitzean behar diren neurriak adosten. Gainerako langileek, eskaladako ekipatzaileek eta bidezidorretako balizadoreek, esaterako, Jaurlaritzaren jarraibideen arabera eta dagozkien prebentzio eta segurtasun neurriekin ari dira lanean mendian, aisialdirako murrizketak kentzen direnean, berrekipatutako bide gehiago edukitzeko eta ondo balizatutako eta homologatutako bidezidorrak izan ditzagun.

Gogorarazten dizuegu gure ohiko ordutegian jarraitzen dugula jendeari arreta ematen, telefonoz, eta posta elektronikoz, edozein unetan. Gure ordutegia honakoa da: astelehen, asteazken eta ostegunetan, 11:00etatik 13:50era eta 17:00etatik 19:50era. Tel: 943 46 14 40. Emaila: gmf-administrazioa@kirolak.net

Kontziente gara klub askok, batez ere txikiek, pasatzen ari zareten zailtasunetaz. Une zail hauetan ez izan zalantzarik guri jakinarazteko, zuen kezkak, zailtasunak, arazoak edo proposamenak. Ahal den neurrian, horiek konpontzen edo beste erakunde batzuetara bideratzen saiatuko gara, hala nola Aldundira edo Euskal Federaziora. Laguntzeko gaude.

Mendizaleok beti izan dugu gure izaera solidarioa eta kolaboratzailea. Orain inoiz baino gehiago egon behar gara elkartuta. Gipuzkoako mendizaletasuna talde indartsua da. Ez ahuldu, denok taldean, espero ditugun zailtasunak gainditu eta aurrera egingo dugu, ez izan zalantzarik.

Agur bero bat eta ANIMO!

Sin.: Koldo Sansinenea – Presidentea
Gipuzkoako Mendizale Federazioa

 

P.D.: Aldundiarekin harremanetan gaude. Joan den ostegunean bideo bilera batean parte hartu genuen Aldundiko eta beste federazio batzuetako kiroletako ordezkariekin, Gipuzkoako eskola-kirolaren eta kirol federatuaren egoera orokorra baloratzeko. Besteak beste, GFAk jakinarazi digu dagoeneko konprometituta dauden diru-laguntzak errespetatzeko eta izapideak errazteko asmoa duela, federazio, klub edo kirolari bakar batek ere eraginik izan ez dezan. Ez gaude bakarrik honetan. Federazio bakoitzak bere egoera azaldu zuen. Hona hemen GMFen egoera:

Lan egoera:

  • Plantillaren 8 langileen lan-jarduera egoera berrira egokitu da.
  • Administrazioko eta senderismoko 2 langileok telelana egiten ari gara.
  • Mendian lan egiten duten beste 5ek (bidezidorren balizatzailea eta eskalada-guneetako ekipatzaileak) gaur ekin diote berriro lanari.
  • Denok egin dugu koronabirusaren aurkako on-line prebentzio-ikastaro bat, eta eskura ditugun higiene eta segurtasun neurri guztiak hartu ditugu, ASPY prebentzio-zerbitzuak gomendatuta.
  • Arriskuen ebaluazioa ere egin digute.

 Federazioaren kudeaketa eta jarduera:

  • Eskolako mendizaletasuneko eta kirol federatuko jarduera eta ekitaldi guztiak geldirik daude.
  • Federazioaren bulego birtuala telefonoz, posta elektronikoz eta web bidez dago martxan, ohiko ordutegiarekin.
  • Lizentziak tramitatzeko aplikazioa martxan dago. Tramitatu genuen azken lizentzia eskaera apirilaren 8an izan zen, 9 lizentzia.
  • Aste Santu bezpera arte ikastetxeekin txanden likidazioak kudeatzen aritu ginen. Hilaren 20an hasiko gara ikastetxeekin kudeaketak egiten.
  • Udazkenean bertan behera utzitako eskola jarduerak antolatzen saiatzen ari gara: ibilaldi neurtuak eta orientazio-probak. Zaila da, baina baloratzen ari gara.
  • 2020-2021 ikasturteko Eskola Mendiko egitaraua eguneratzen ari gara, eskatutako epean entregatzeko.
  • Oraingoz, Gipuzkoako Goi Mendi Eskolako ikastaroak geldirik daude, federatutako mendizaleentzat.
  • 2019ko Memoria Ekonomikoa amaitu berri dugu.
  • Ohiko jarduerak berriz hasteko zain gaude udaberrian Batzar Nagusia egiteko. Bertan, besteak beste, Memoria Ekonomikoa onartuko da, hala balegokia eta Hauteskunde Batzordea izendatuko da, uztailean hauteskunde prozesuaren, plangintzaren, egutegiaren, dokumentuen eta abarren xehetasunak adostu ahal izateko.
  • Eskalada Guneetako, Senderismoko eta Ingurumeneko lanak planifikatzeko beste administrazio lan asko egiten jarraitzen dugu.
  • Administrazioa berrantolatzeko plana prestatzen ari gara, gerentea ordezkatzeko urtarrilean erretiratzen delako.
  • Zuzendaritza Batzordeak 2021-2024ko legegintzaldirako Plan Estrategikoa planifikatzen ari da.
  • Harremanetan gaude GFAko beste sail batzuekin, hala nola Landa Ingurumearekin. Lan egiten dugu beste federazio batzuekin, Euskal Federazioarekin eta Asturiaseko Federazioarekin, jarduerei berriro ekiteko plangintza egiten, agintariek aukera ematen dutenean.
  • Etab.

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
eka 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi