SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Kirol federazioen lizentzien kuotei buruzko gogoetak alarma egoeran - EMF jakinarazpena

administrazioa-ek bidalita 2020ko Maiatzak 8, Ostirala

COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz, gobernuak alarma-egoera deklaratu du eta premiazko neurri batzuk hartu ditu, eta neurri horiek hainbat ondorio izan dituzte federazioaren zenbait arlotan.  Jakinarazpen honen bidez, argitu nahi dugu zer neurritan eragin diezaiekeen kirol federatuaren esparruko negozio juridiko jakin batzuei martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 36. artikuluan jasotako neurri garrantzitsuak; neurri hori 2020ko apirilaren 1eko BOEn argitaratu zen, eta, berorren bidez, COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak hartu dira gizartearen eta ekonomiaren arloetan.

Argi eta garbi adierazi nahi dugu EMFk hasieratik zabaldu dituen informazio guztiak mendi-federazio autonomikoetako presidente guztien lanaren emaitza direla; beharrezkoa izan denean, aholkularitza juridikoa jaso dute, eta, gure kasuan, EKFBri eta Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zuzendaritzari ere zuzendu dizkiegu gure kontsultak.

Gobernuko presidentearen asmoen berri eman zuten lehenengo albisteekin bat etorriz, EMFren presidentea harremanetan jarri zen bai 2020an aseguruak kudeatzen dituen aseguru-artekaritzarekin (Adartia), bai aseguru-konpainiarekin (Mapfre), bai Mapfrerekin akordioak dituzten beste presidente batzuekin.  Elkarrizketa horien ondorioz, lehen jakinarazpen bat zabaldu zen, eta bertan adierazi zen 2020ko aseguru-polizak indarrean jarraituko zuela eta Mapfrek gertatzen ziren istripuei erantzuteko betebeharrak beteko zituela, alarma-egoeran egon arren.

Informazio hori zalantzan jarri zuten EMFko zenbait kolektiboren jarrera eta “kontsumitu gabeko” federatuen kuoten erreklamazioei buruz gerora sortutako zalantzak ikusita, erreklamazio horien berri eman genien EKFBri lehenik eta Eusko Jaurlaritzari ondoren, eta horri buruzko txosten juridiko bat eskatu genuen.  Maiatzak 6, asteazkena, txosten hori jaso genuen, eta mezu elektroniko honi erantsi diogu:  bi dokumentu horiek EMFk eskatuta egin dira, eta eskaera horri atxiki zaizkio gerora Euskal Herriko gainerako kirol-federazioak.

1.- Aldi horretan beste aseguru-konpainia batzuek zerbitzuak emateari utzi dioten arren, eta nahiz eta konpainia batzuek hasiera batean esan mendiko istripuak ez zituztela estaliko eta gero egindako baieztapen horietan atzera egin, Mapfrek uneoro bete ditu EMFrekin hartutako betebeharrak (adibidez, etxean rokodromo txiki bat instalatuta duten eta entrenatu ahal izan duten eskalatzaileen entrenamendu batzuk).

2.- EMF eraginkortasun osoz aritu da lanean aldi honetan, posible izan denean behintzat.  Besteak beste, lizentzien alten prozesuarekin aurrera jarraitu du, jakinarazpenak egin ditu federatuei jarduteko gomendioak emanez, berarekin harremanetan jarri diren klub guztiei aholkuak eman dizkie eta gomendioak eman dizkie hala behar izan dutenei.

3.- Adartia eta Mapfre etxeekin ere hitz egin dugu, udazken hasieran poliza berria negoziatzeko unea iritsiko baita eta une horretan aztertuko baitugu nola eragiten dion emaitzen kontuari gure mendi-jardueran jasan dugun geldialdi honek.  Unea iristen denean aztertuko da kuotak izozten diren, kuotak jaisten diren edo estaldurak handitzen diren.

 

Beste behin ere, EMFtik kirola egitean zentzuz, errespetuz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatu nahi diegu gure federatu guztiei.  Kontuan hartu gomendioak, ordutegiak eta araudiak, eta ahalik eta arrisku gutxien sortu.  Denok dugu mendira itzultzeko gogoa; goza ezazue ingurune naturalaz zentzuz, eta gogoratu 50 egun baino gehiago egon garela mendira irten gabe eta gure artikulazioak eta giharrak ez daudela balentria handietarako. Ekin diezaiogun poliki-poliki gure jarduerari, denboraldi-aurrean egongo bagina bezala, indar fisikoa berreskuratu arte… Iritsiko da gailur handiak zapaltzeko garaia ere!


Webgune ofizialaren bidez, jakinarazpenak eta erabilgarri izan daitekeen informazio guztia lantzen eta eguneratzen jarraituko dugu.


EUTSI GOIARI, LORTUKO DUGU ETA!!!

Euskal Mendizale Federazioa

 

PDF EJ-Alarma-egoeran dauden lizentzien kontsiderazioak.pdf

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
eka 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi