SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


FEDMEren Zuzendaritza Batzordeak maiatzak 6an, asteazkena, hartutako erabakiei buruzko informazioa - EMF jakinarazpena

administrazioa-ek bidalita 2020ko Maiatzak 8, Ostirala

Federatu lagunok,

Maiatzak 6an, asteazkena, bilera egin zuen FEDMEren Zuzendaritza Batzordeak, eta, gai-zerrendaren barruan, 2019ko kontabilitate-itxierarekin eta hauteskundeekin lotutako gaiez gain, garrantzi handiko erabakiak hartu ziren Covid-19aren ondorioz gizartean, osasunean eta ekonomian jasaten ari garen krisialdiari begira. Kultura eta Kirol Ministerioak, edo Kirol Kontseilu Gorenak berak, aurreko egunetan landu dituzten gai gehienak lehiaketa-kirolarekin, hirietako kirolarekin eta masa-kirolarekin zeuden lotuta; oraingo erabaki hauek, ordea, xede komun bat izan dute: inguru naturalaren garrantzia azpimarratzea eta, ahal den neurrian, zenbait sektore berreskuratzen laguntzea, hala nola nekazaritza-turismoa, mendi-aterpeak eta aire zabaleko jarduerak, berriro ere dagokien tokia har dezaten, esparru horietan zenbat jende aritzen den kontuan hartuta.

Kataluniako Federazioaren ekimen bat hartu zen abiapuntutzat; lehenik, Valentziako Federazioa batu zitzaion ekimen horri eta, gerora, gainerako autonomia-erkidegoetako federazioak; eta FEDMEren Segurtasun eta Aterpeen Batzordeekin lan eginez, lanerako zenbait dokumentu osatu ziren; FEDMEk onartu zituen gero, eta zuei helarazi dizkizuegu orain.

Hurrengo urratsa praktikan jartzea izango da, eta esparru horretan hartuko duzue balio handiagoa zuek guztiok: bai familiok, udako atsedenaldiak neurri batean mendiko landa-ekonomietatik bizi diren estatuko herrietan pasatuz, eta bai mendi-talde eta elkarteok, udan edo asteburuetan egiten dituzuen jarduerak estatuko mendi-aterpeetara orientatuz... Helburu bera dugu guztiok: gure jardueraren euskarri diren kirol-azpiegiturak berreskuratzea, mendizaleok osatzen dugun kolektibo honetarako ezinbestekoak direnez!

Helaraziko dizuegu informazioa aurrera begira ere, bai jakinarazpenen bidez eta bai gure webgunearen bidez (gune horretan, zuen esku dituzue BOEren zenbait ale, konfinamendu-egoera arintzeko diagramak, edota kiroletako FAQak (0 fasea)).
Mezu elektronikoek pisu gehiegi har ez dezaten, gure webguneko berrien atalean eskegiko ditugu dokumentuak (https://emf.eus/Noticias?idioma=eu).

Lortuko dugu, bai horixe!!! ANIMO!

Euskal Mendizale Federazioa

PDF Recomendaciones post-covid Deportes de Montaña - Ed1.pdf

PDF Recomendaciones post-covid Instalaciones Deportivas - Ed1.pdf

PDF 6_Declaracion de Apoyo a los Refugios deMontaña - COVID19.pdf

PDF 7_Borrador Comunicado Federacion Apoyo Zonas rurales 30-04-2020.pdf

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
eka 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi