SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


Udalekuak 2020 - EMF

administrazioa-ek bidalita 2020ko Ekainak 22, Astelehena

1.AUKERA: Aralarko mendizerra / 2. AUKERA: Soldeu (Andorra)

Asteburu honetan, uda hasiko da berriro, baina ez da besteetan bezalako uda izango. Ikasturte amaiera berezia izan dugu, bizi-ohitura guztiak hankaz gora jarri dituen pandemia baten ondorioz.

Aurten, inoiz baino gogorragoa eta zailagoa izan da ikasturte amaiera, etxea sartuta egon behar izan baitugu eta betebeharrak betetzen jarraitu behar izan baitugu, nahiz eta gure inguru hurbila ez izan horretarako egokiena: etengabeko entretenimenduak (telebista, bideo-jokoak…); lagunak ezin ikusi, 24 ordu segidan gurasoekin eta anai-arrebekin, haiek ere beren denbora kudeatzeko ahaleginean ari ziren bitartean, hainbat erantzukizuni erantzuteko… Eta orain, deskonfinamenduaren amaiera gertu dugun honetan, normaltasunera itzuliko gara egiatan? Orain hasiko dira “udako oporrak”?

Federazioan, ulertzen dugu guraso askok bizi duten egoera pertsonala: beharbada, ezin izango dituzte beste urteetan bezala hilabeteko oporrak hartu, eta batzuek ezta 15 egun ere; beren enpresetan lanean jarraituko dute, eta, aldi berean, ardura sortuko die etxeko txikienen hezkuntza- eta eboluzio-prozesua behar bezala zaintzeak eta jarraitzeak. Horregatik, nahiko genukeena baino beranduago bada ere (ziurgabetasuna izan baita nagusi), udako kanpamentuen edizio berri bat egitera animatu gara, laugarren edizioa izango dena, hain zuzen.

2019ko edizioan, ezusteko atsegina izan genuen parte-hartzaileei dagokienez, eta gure esker ona azaldu nahi dizuegu gugan konfiantza izan zenuten eta hezkuntza-prozesu horretan laguntzen utzi zeniguten guraso guztioi. Urte honetan ere, zuen beharrei behar bezala erantzuteko lan egin dugu eta horretan ari gara, gaur egun indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, betiere.

Lehenengo txanda Lizarrustiko aterpetxean egingo dugu (horrela, hegoaldeko lau herrialdeen zikloa itxiko dugu). Aterpetxea federazioarentzat erreserbatuta dago osorik, baina erabilera % 50era murriztuko da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako protokoloak betetzeko. Era berean, lankidetzan jarraitzen dugu gure mendiko abenturetan hainbat eta hainbat zerbitzu ematen dizkiguten ekonomia horiekin: ibilaldia hasi aurretik hartzen dugun tortilla pintxoa eta kafea, abenturaz jositako egunaren amaierako gaua pasatzeko lekua, ibilbide amaierako garagardo edo freskagarria, edo gastatutako energiak berreskuratzeko menua eta abar ematen dizkiguten horiekin… Horiek ere gaizki pasatu dute konfinamendua, eta ez ditugu ahaztu nahi.

Berriro ere, federazioko arduradunengan eta teknikariengan nahiz egiten dugun lanean konfiantza izatera bultzatu nahi zaituztegu. Ez dizuegu hutsik egingo!

Informazio guztia hurrengo lotunean:

https://emf.eus/Post?id=1339

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
uzt 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi