SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Mplus


2020ko Eskola Mendiko Ordezko Finalistaren Eguna

administrazioa-ek bidalita 2020ko Urriak 5, Astelehena

Tamalez aurtengo Eskolarteko Mendi Lehiaketako Finalistaren Eguna bertan behera utzi behar izan dugula jakinarazi behar dizuegu, azkenean Soraluzeko Udalaren baimena lortzerik izan ez dugulako. Ez da gutxiagorako. Institutuan agerraldi bat izan zuten, eta kontu handiz ibili behar izan dute.

Aurtengo Finalista egunaren leloa, “Gipuzkoako mendizale gazteak COVID19aren aurka” izanik, ekitaldia antolatu behar zuen taldearen eskutik (Soraluze K.E.) proposamen polit batekin gatozkizue, bizitzen ari garen garai berezi honetan mendizale gaztetxo, guraso, arduradun, ikastetxe, mendi elkarte eta Gipuzkoako Mendizale Federazioa elkarrekin gaudela sentitu nahiean eta mendizaletasunak eskeintzen dizkigun onura handiak probestuz.

Bai famili giroko talde txikietan eta baita mendi elkarte edo ikastetxeen bidez, egun horretan (urriaren 25a) gaztetxoekin mendi irteeraren bat egiteko asmoa duzuen guztioi, mezu honen bidez bidaltzen dizuegun Finalistaren eguneko karteltxoa inprimatzeko eskatzen dizuegu, eta karteltxoa eskuetan duzuelarik Gipuzkoako edozein mendi ingurunetik (tontor, lepo, zidor,…) Federaziora argazkitxo bana bidal diezaguzuen. (gmf-administrazioa@kirolak.net).

Honekin ezerk Gipuzkoako mendizale gaztetxoen grina gutxiagotzeko ahalmenik ez duela erakutsiko dugu.
Milesker ekimen honi zuen laguntza emateagatik eta gogoratu protokoloek esandakoa jarraitu eta segurtasun neurriak hartzearen garrantziaz. Hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orrian aurkituko dituzue, hurrengo esteketan:
https://www.euskadi.eus/deporte-escolar-2020-2021/web01-a2kirola/eu/  eta   https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kirolak/coronavirus-informacion

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
urri 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi