SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Mplus


Gipuzkoako Eskalada Guneak - Ohar Buzoia - WC ekologikoak

administrazioa-ek bidalita 2020ko Urriak 6, Asteartea

Aspaldi jaso genuen Gipuzkoako Eskalada Guneak proiektuko abisuen postontzian eskalatzaile baten proposamena, "WC ekologikoak jartzea gehien bisitatzen diren eskalada-guneetako aparkalekuetan, beharrizan fisiologikoek sortzen duten zikinkeria saihesteko". Proiektuaren lantaldean, lehen azterketa batean ikusi genuen proposamena interesgarria bezain konplexua dela alderdi positibo zein negatiboekin ekiteko. Beste lehentasun batzuk direla eta, alde batera utzi dugu gai hau, eta berriz ekin diogu horri. Irizpide handiagoz aztertzeko, oso baliotsua izango zaigu komunitate eskalatzaileak horri buruz duen iritzia. Beraz, hamabost egun baino lehen bi galdera erraz erantzuteko eskatzen dizuegu.

  • Ezagutzen al duzue aparkalekuan WC ekologikoa edo kimikoa duen eskalada gunerik? Erantzuna baiezkoa bada, zein eta non?
  • Zure esku balego gai hau kudeatzea, eta bai instalazioa bai ondorengo mantentzea ekonomikoki bideragarria balitz, jarriko zenuke higiene-elementu hori aparkalekuan?
  •  Arrazoitu erantzuna.

Bidali erantzunak helbide honetara: gmf-administrazioa@kirolak.net

Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue agur bero bat eta gogoratu Sai familiaren aholkua.

Eskaladaz segurtasunez gozatu. Zaindu zaitez zu eta zure ingurunea. PRAKTIKATU ESKALADA JASANGARRIA!

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
urri 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi