SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Eskalada Jasangarria Gipuzkoan - Dokumentala

administrazioa-ek bidalita 2020ko Urriak 8, Osteguna

Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Mendizale Federazioaren eta hainbat udalen parte-hartzeari esker, Gipuzkoan erroldatutako 96 eskalada-eskolen artean 17 berrekipatzen ari dira, hondatutako ainguraketen ordez ainguratze homologatuak jarriz, diziplina anitzeko ekimen osagarri ugariz gain.

Horrela, eskalatzaileek beraiek sortutako azpiegitura horiek komunitate osoaren esku geratzen dira, kalitatezko eta erabilera publikoko kirol-ekipamendu ez-konbentzional gisa.

Aipatutako administrazio publikoen eta beste eragile parte-hartzaile askoren lankidetzak (klubak, jabe pribatuak, legelariak, teknikariak, eskalatzaileak, etab.) haien guztien erantzukizun zibila mugatzen du, eskalatzaileen segurtasuna handitzen du eta eskalada natura-ondarearen (biodibertsitatea, geologia) eta kultura-ondarearen (aztarnategi arkeologikoak) babesarekin bateratzen du, azpiegitura horiek naturako turismo aktiborako baliabide jasangarri bikain gisa erabiltzea sustatuz.

Estatu mailan proiektua aitzindaria da, eta beste eskalada eremu batzuk kudeatzeko erreferentea. 2019an, Mendiko eta Eskaladako Kirolen Espainiako Federazioaren Ingurumen Saria jaso zuen.

Dokumentalak Bilboko BBK Mendi Film Festival (2019) mendiari buruzko nazioarteko zinema dokumental lehiaketa ospetsuan parte hartu zuen. Euskal Mendizale Federazioak eta Eusko Jaurlaritzak babestu zuten, Camp Base erakundearen laguntzarekin.

Off-eko ahotsa euskaraz da nagusiki. Gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluak ditu. HD kalitatean grabatuta dago. Azpitituluak ikusteko eta kalitatea aukeratzeko, klikatu konfigurazioan pantailaren eskuineko behealdeko gurpil horzduna (ikus irudia).

 

 

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
abe 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi