GMF federazio lizentzia, kudeatutako lizentzia kopuru handiena
administrazioa-ek bidalita 2020ko Urriak 22, Osteguna
Egungo pandemiarekin bizi dugun egoera zail eta zalantzagarriaren aurrean, beste behin ere frogatuta geratu da mendiak eta gure ingurune naturalak, haien onura ugariekin, ezinbesteko ihesbidea direla gizartearentzat, eta modu seguru eta osasungarrian deskonektatu eta goza dezakegula.
Horren ondorioz, aurten inoiz kudeatutako lizentzia gehien lortu ditugu: iaz 16.117 izan ziren, eta egun 16.315. GMFtik eskerrak eman nahi dizkiegu bertan afiliatuta dauden mendi elkarte guztiei, urte osoan zehar egiten duzuen lan paregabeagatik, bai zuen jardueren plangintzan, bai federatuen altaren kudeaketan. Zuen laguntzarik gabe eta federatuen konfiantzarik gabe, ezinezkoa zatekeen zenbaki historiko horiek lortzea.
Horren aurrean, behar gaituzuen gaietan babesa eta lankidetza ematea besterik ez zaigu geratzen.
Animo eta ahalik eta denbora laburrenean denok nahi dugun normaltasunera itzuliko garen itxaropenarekin, mendizaletasunaz bere alderdi guztietan gozatzen jarraitu ahal izateko.
Agur bat eta eskerrik asko!