Sua Edizioak - Parque natural de Aizkorri-Aratz - Egilea: Jon Iraola
administrazioa-ek bidalita 2020ko Azaroak 9, Astelehena
Euskal Herria bildumako liburu berriak, “Parque natural de Aizkorri-Aratz” izenekoak alegia, eremu paregabean murgildu nahi gaitu. Izan ere, Aizkorri-Aratzeko parke naturala sei mendilerroz eta zazpi paisaia ederrez osatuta dago. Jon Iraola mendizaleak 30 ibilbide bildu ditu liburu honetan. Hara eta hona ibiliko gara, gailurretarako bidean, oihan zabaletan zehar eta erreka jauzkarien albotik, beti leku ederren bila. Alegia, natura-eremu paregabea bertatik bertara ezagutuko dugu.