Eskalada Guneak Gipuzkoan - WC ekologikoak - Txostena
administrazioa-ek bidalita 2020ko Abenduak 9, Asteazkena
Gipuzkoako Eskalada Guneak proiektuko abisuen postontzian aspaldi jaso genuen eskalatzaile batek egindako ondorengo proposamena: "WC ekologikoak instalatzea gehien erabiltzen diren eskalada-guneetako aparkalekuetan, beharrizan fisiologikoek sortzen duten zikinkeria saihesteko". Eskalatzaileen komunitateak proposamen interesgarri horri buruz duen iritzia ezagutzeko asmoz, inkesta bat antolatu dugu. Erantzunak aztertu ondoren, txosten bat egin dugu, eta bertan isladatzen dira komunitate eskalatzailearekin eta eskalada-eremuak kudeatzen dituzten erakundeekin partekatu nahi ditugun ondorioak, baliozkoa izango delakoan, edo gutxienez giza hondakinek eskalada-eremuetan sortzen duten benetako arazoari buruzko gogoeta egiteko.
Emandako laguntza aldez aurretik eskertuz, jaso ezazue agur bero bat eta gogoratu SAI familiaren aholkua...