SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Aiako Harria Mendi Martxa Lasterketa

administrazioa-ek bidalita 2021ko Martxoak 30, Asteartea

Ibilbidean zehar Errenga eta Bianditzeko magal belartsuak, Oianlekuko mairu-baratzea eta pagadi zoragarriak ezagutzeko aukera izango dugu, homologatutako bideak erabiliz uneoro.
Helburua Oarsoaldeko natura-ondarea jendeari hurbiltzea da, bereziki Aiako Harria natura parkea, zailtasun tekniko gutxiko ibilbideaz gozatuz.


Hasiera eta bukaera Arritxulo aterpetxean izango da. Ibilbide zirkularra da: Aritxulegiko lepotik GR 121 jarrarituko du ibilbideak Arritxulangaña, Bianditzko lepo aeta Kausorotik pasaz. Behin Kausoko aparkalekuan gaudela PR GI 1006 a hartuko dugu Oianlekutik pasaz. Hemendik PR GI 1007 a hartuko dugu Urmandi leporaino, gero marka txuri berdeak lotura PR GI1008 arte eta hemendik Arritxulo aterpetxera PR GI 1008 jarraituz.


Parte hartzeko bi modu eskaintzen ditugu, ibilaldi neurtua eta mendi-lasterketa. Bi kasuetan ibilbide bera izango da.


•    Ibilaldi neurtua: Proposatzen dugun lehenengo aukera lehiarik gabeko ibilaldi neurtua egitea da. Banaka edo taldeka, norberak bere erritmoan ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. COVID-19ari aurre egiteko hartzen ari diren neurrien arabera, taldekide kopurua mugatua izan daiteke. Pizgarri modura, sari berezi bat emango diogu ibilbidea egiteko guk proposatuko dugun denboratik gertuen gelditzen den parte-hartzaile edo taldeari.


•    Mendi-lasterketa: Erronka handiago baten bila dabiltzanentzako, ibilbide neurtuaren bide bera eginez, mendi-korrikalariek euren burua probatzeko aukera izango dute. Lasterketaren irteera ibilbide neurtuarena baino lehenago izango da, eta ibilbidea egiteko denborarik gutxien behar duena izango da irabazlea.

Kronoak | Kronoak

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
api 2021
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi