Infantilen Kanpaldia eta Jubenilen Mendi Zeharkaldia Kantauriar Mendikatean
administrazioa-ek bidalita 2022ko Maiatzak 26, Osteguna
GMF-tik Asturias aldetik datorzkigun bi proposamen helarazi nahi dizkizuegu, zeintzuekin duela 3 urtetik hona oso identifikaturik sentitzen garen, bai aldarrikatzen dituzten balioengatik, eta baita erakutsi dizkiguten segurtasun-neurriengatik eta lan onagatik ere. Horregatik guztiagatik, eta askoz gehiago, haiekin lankidetzan aritzea erabaki dugu, ez bakarrik jarduera horien zabalkundean, baita Gipuzkoako parte-hartzaile federatuei gutxienez 100 €ko diru-laguntza ematen ere, bai eta horien inskripzioak kudeatzen ere.
Kanpamentu horietan, garrantzitsuena ez da jardueren alderdi ludikoa izango (eskalada, orientazioa, espeleologia,...), baizik eta horietatik haratago, etorkizuneko edo gaur egungo mendizale baten eraketan hain garrantzitsuak diren alderdiak bilatzen dira, hala nola:
- Mendia bezalako ingurune batean ahalik eta autonomoena izatearen garrantzia; horretarako, ezinbestekoa izango da ezagutza teknikoak eskuratzea, egin beharreko lanetan laguntzea, erabakiak hartzea, zuhurtziaz jokatu eta arriskua kudeatzea mendiko jardueretan.
- Mendizale gazteenei prestakuntza ematea, besteak beste, naturarekiko errespetua, gainerako lagunekiko elkartasuna eta mendiaren inguruko segurtasunaren garrantzia kontuan hartuta.
- Hurbilen ditugun mendietan ez bezalako ezaugarriak dituen beste mendikate mota bat ezagutzea, bai geologian, faunan eta floran, bai ohituretan eta despopulazio-maila handiagoan.
Azken batean, duela urte batzuetako kanpaldi klasikoagoak eta gaur egungo multiabentura-jarduerak uztartzen dituztenak ez dute zertan elkarren aurka egon behar.
Jarraian, bi jarduerei buruzko informazio guztia aurki dezakezuen estekak dituzue:
Infantilen kanpaldia: Campamentos Infantiles de montaña Torrecerredo 2022 – Agrupación Montañera Astur Torrecerredo
Jubenilen Mendi Zeharkaldia: V TRAVESÍA CORDILLERA CANTÁBRICA – Agrupación Montañera Astur Torrecerredo
Interesatuek zuzenean GMF-ren bulegoarekin harremanetan jarri beharko duzue (Ez jarri harremanetan antolatzailearekin):
Telf: 943 461440 edo emaila: gmf-federatuak@kirolak.net