SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Infantilen Kanpaldia eta Jubenilen Mendi Zeharkaldia Kantauriar Mendikatean

administrazioa-ek bidalita 2021ko Ekainak 1, Asteartea

Igaro berri duguna bezalako urte berezi baten ondoren, gure mendizale gazteen beharrak denbora luzeegian asetu gabe geratu direla uste dugu. GMF-tik Asturias aldetik datorzkigun bi proposamen helarazi nahi dizkizuegu, zeintzuekin duela 3 urtetik hona oso identifikaturik sentitzen garen, bai aldarrikatzen dituzten balioengatik, eta baita erakutsi dizkiguten segurtasun-neurriengatik eta lan onagatik ere. Horregatik guztiagatik, eta askoz gehiago, haiekin lankidetzan aritzea erabaki dugu, ez bakarrik jarduera horien zabalkundean, baita Gipuzkoako parte-hartzaile federatuei diru-laguntzak ematen ere, bai eta horien inskripzioak kudeatzen ere.

Kanpamentu horietan, garrantzitsuena ez da jardueren alderdi ludikoa izango (eskalada, orientazioa, espeleologia,...), baizik eta horietatik haratago, etorkizuneko edo gaur egungo mendizale baten eraketan hain garrantzitsuak diren alderdiak bilatzen dira, hala nola:

         - Mendia bezalako ingurune batean ahalik eta autonomoena izatearen garrantzia; horretarako, ezinbestekoa izango da ezagutza teknikoak eskuratzea, egin beharreko lanetan laguntzea, erabakiak hartzea, zuhurtziaz jokatu eta arriskua kudeatzea mendiko jardueretan.
         - Mendizale gazteenei prestakuntza ematea, besteak beste, naturarekiko errespetua, gainerako lagunekiko elkartasuna eta mendiaren inguruko segurtasunaren garrantzia kontuan hartuta.
         - Hurbilen ditugun mendietan ez bezalako ezaugarriak dituen beste mendikate mota bat ezagutzea, bai geologian, faunan eta floran, bai ohituretan eta despopulazio-maila handiagoan.

Azken batean, duela urte batzuetako kanpaldi klasikoagoak eta gaur egungo multiabentura-jarduerak uztartzen dituztenak ez dute zertan elkarren aurka egon behar.


Jarraian, bi jarduerei buruzko informazio guztia aurki dezakezuen estekak dituzue:


Infantilen kanpaldia:    http://www.torrecerredo.com/torrecerredo/campamentos-infantiles-montana-torrecerredo-2021 /


Jubenilen Mendi Zeharkaldia:    http://www.torrecerredo.com/torrecerredo /



Interesatuek GMF-ren bulegoarekin harremanetan jarri beharko duzue:
Telf: 943 461440    edo      emaila:    gmf-federatuak@kirolak.net

 

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
eka 2021
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi