SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Saltarriko leizearen garbiketa

administrazioa-ek bidalita 2021ko Ekainak 10, Osteguna

Ekainaren 6an, Saltarriko leizea garbitu zen, Enirio-Aralar Mankomunitateak antolatuta eta Gipuzkoako Mendizale Federazioaren, Felix Ugarte elkartearen, Landarlan ingurumen elkartearen, Aizkorri Mendizale elkartearen, Otsotarrak elkartearen eta Aralar Bizirik plataformaren laguntzarekin.

Saltarriko leizea Aralarko larre garaietan dago, Saltarriko zutarritik eta abereentzako harrapalekutik gertu. Mendizale, artzain eta abeltzainentzako pasabide bat da, eta bertara ibilgailuz iristeko azpiegiturarik ez dago. Leizea oso txikia da, 7 metro inguruko sakonera dauka eta metro karratu gutxiko azalera besterik ez du.

Felix Ugarte espeleologia-elkartea leizera jaisteaz eta barruan zeuden hondakinak igotzeko beharrezko maniobrak eta instalazioak egiteaz arduratu zen; gainerako parte-hartzaileek, berriz, hondakinak garraiatzen eta sailkatzen lagundu zuten.

Guztira, 1459,6 kg hondakin atera ziren, beheko taulan ikus daitekeen bezala. Laguntzaileok egiaztatu ahal izan dugunez, hondakin gehienek patroi bera zuten, hau da, edozein etxebizitzetan sortu daitezken ohiko hondakinez beteriko plastikozko poltsa asko atera ziren, hala nola latak, plastikoak, bizarra mozteko xaflak, beirazko botilak, arrautza-azalak, kosmetikoak, baita pixoihalak, kazolak edo bonbillak ere. Laburbilduz, argi ikusten da Aralarko erabiltzaile batzuk leize hau zabortegi bezala erabiltzen aritu direla urte askoan zehar, izan ere, 87. urtetik ia gaur egun arteko iraungipena duten kontserba latak aurkitu ziren.

 

Jasotako zaborraren sailkapena gaika

Ontziak

405.2

Gasolina eta olio bidoiak, garbigarriak, zorro eta poltsa ugari, garagardo lata ugari,...

Beira

249.9

Ardo eta likore botilak batik bat.

Txatarra

153.7

Oiloen kaiola, itxitura materiala, metalezko egiturak, karretila, eltzeak,...

Errefusa

636.4

Jostailuak, bizarra mozteko xaflak eta banandu ezin zitezken bestelakoak

Pilak/bateriak

10.5

2 bateri eta pila ugari.

Albaitaritza produktuak

3.9

Indizioak, probetak eta botikak.

Osotara

1459.6

Kg

 

Atera ziren hondakinen artean, deigarriak dira gasolina edo oliozko bidoiak, pilak eta bateriak eta albaitaritzako hondakinak; izan ere, Aralar sare karstiko bat da, gipuzkoar asko edateko urez hornitzen dituena.

Parte-hartzaileok uste dugu horrelako ekintzak berriro gerta ez daitezen eta iraganeko kontua izan daitezen beharrezkoa dela garbiketa hau ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik, Aralarko erabiltzaile guztiei dei egiten diegu inguru eder eta aldi berean zaurgarri hau zaintzeko.

Felix Ugarte Elkartea, Gipuzkoako Mendizale Federazioa, Landarlan ingurumen Elkartea, Aizkorri Mendizale Elkartea, Otsotarrak Elkartea eta Aralar Bizirik Plataforma

 

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
ira 2021
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi