Xixon-go Mendi astea eta Pablo Batalla-ren liburuaren aurkezpena
administrazioa-ek bidalita 2022ko Otsailak 21, Astelehena
GMFko Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza bat hiru egunez egon zen Xixon-go 43. Nazioarteko Mendi Astean. Bertan, Pou anaiak, Denis Urubko eta Victor Sánchez-ekin iritziak partekatu zituzten, baita Pablo Batallaren "la virtud en la Montaña" liburuaren aurkezpena eta eztabaida ere.
GMF-k liburu horren sustapenean parte hartu nahi du eta Pablo Batallarekin batera aurkezpena eta eztabaida antolatu ditu abenduaren 16rako, 19:00etan, Donostiako Anoeta Estadioko Kirol Etxeko areto nagusian.
Gipuzkoako Mendi Federaziotik mendizale guztiak aurkezpen honetara etortzera animatzen zaituztegu eta egileak gaur egungo mendizaletasunari buruz duen ikuspegi pertsonala ezagutzera.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |