SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


3. Eskolarteko Boulder Ligaxka 21 - Tolosa

administrazioa-ek bidalita 2021ko Azaroak 22, Astelehena

Pasa den ingandean, azaroaren 21ean Tolosan eskolarteko 3. Boulder Ligaxka’21aren lehenengo proba ospatu zen. Alebin, infaltil eta kadete mailako 25 eskalatzailek, kirol gune berdina konpartitu zuten zailtasun desberdinetako blokeak gaindituz podiumera igotzeko.

Denek baldintza berdinekin lehiatzeko aukera izan zuten sexu bereizketarik gabe. Urtero bezala sailkapen mistoa ezarri zen.

Neska-mutilak adiskidetasunez eta zaletasunez ibili ziren. Pozgarria da esatea berriro Gipuzkoako eskolarteko eskalada, berdintasuneko eskola eta kiroltasunaren eredua dela.

Gipuzkoako Mendizale Federazioak Usabalgo Kiroldegiari eskertu nahi dio primerako antolakuntzarengatik eta partaideei beraien berotasunengatik, baita ere, gurasoei seme-alabei parte hartze bultzatzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari lurraldeko Eskola Kiroleko sustatzailea izateagatik eta Camp Base laguntzaileari atsegitasunez partaide bakoitzari kamiseta bana eta eskaladako materialaren zozketa eta eskeintza interesgarria emateagatik.

Gogoratu ligaxkako bigarren eta azken proba abenduaren 19an izango dela Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Jarraian, Tolosako probaren sailkapenak:

PDF Sailkapenak - Usabal.pdf

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
abe 2021
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi