SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Federatuentzat prezio bereziak Arantzazuko aterpetxean

administrazioa-ek bidalita 2022ko Apirilak 20, Asteazkena

Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta SUSPERTU S.L. enpresa akordio batetara iritsi dira, Arantzazu aterpetxean ostatu hartu nahi duten mendizale federatu eta mendi elkarteentzako prezio eta baldintza bereziak ezarri ahal izateko.

Akordio hori lortzeko arrazoi nagusietako bat da SUSPERTU S.L. lan-merkatuan sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonentzat gizarteratze eta laneratze enpresa bat dela. Gaur egun, ATERI marka komertzialaren bidez, besteak beste, Arantzazu aterpetxea kudeatzen du.

Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotzean kokatua, natura, artea, izpiritualtasuna eta kultura nahasten dituen leku benetan berezia da. Aterpetxeak 6 logela ditu guztira: 12 oheko 4 logela eta 4 oheko 2 logela, guztiz berritutako sukaldea eta jangela zabala. Mugikortasun-premia bereziak dituzten pertsonentzat erabat egokituta dago, eta kanpoko aldean jolas-guneak, errokodromoa, frontoiak eta estalitako eremuak ditu.

Lortutako akordioaren bidez, 2022rako honako prezio hauek ezarri dira, urtero berrikusi ahal izango direnak:

  • 10 pertsona edo gehiagoz osatutako erreserbentzat, aterpetxean lo egitea eta gosariaren prezioa 17 € izango da, pertsona eta gau bakoitzeko.
  • 5 eta 9 pertsona artean: 18 €, pertsona eta gau bakoitzeko.
  • 1 eta 4 pertsona artean: 19 €, pertsona eta gau bakoitzeko.

Prezio berezi hauek taldeari aplikatuko zaizkio, baldin eta mendi elkarte batek erreserba egiten badu, edo taldeko pertsona batek gutxienez, formalki egiaztatzen badu federatua dela.
Prezio hauek aplikatu ahal izateko, erreserbak posta elektronikoz egin beharko dira arantzazu@ateri.net helbidean (federatu-lizentziaren kopia atxikitu beharko da email horretan), eta aterpetxearen erabilgarritasunaren eta irekiera-aldien menpe egongo dira, normalean martxoaren 1etik aurrera.

Albiste hau interesgarria izango zaizuelakoan, informazio gehiago aurki dezakezue ondorengo web orrian:

www.arantzazuaterpetxea.com

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
mai 2022
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi