-
Federatuentzat prezio bereziak Arantzazuko aterpetxean
2022ko Apirilak 20, Asteazkena-(ea)n bidalia
Gipuzkoako Mendizale Federazioa eta SUSPERTU S.L. enpresa akordio batetara iritsi dira, Arantzazu aterpetxean ostatu hartu nahi duten mendizale federatu eta mendi elkarteentzako prezio eta baldintza bereziak ezarri ahal izateko.
Jarraitu... -
Excursiones por Riberas de Ríos
2022ko Martxoak 10, Osteguna-(ea)n bidalia
Ibaietako ertzak, sarritan, ederren gordailu izaten dira: zuhaitz eta landare sorta joria, animalia iheskorrak, behialako bizimoduen lorratzak eta, batez ere, ura, mirariaren iturria. Ibai ondotik ibiltzea erraza eta atsegina izaten da. Liburu honek ibaiertzeko 23 ibilbide bildu ditu, alboan Ebro edo Aturri gisako ibai handiak zein Epele edo Altxerriren neurriko erreka apalak dauzkagula, txango zoragarriak egin ditzagun
Jarraitu... -
Emakumeok Mugimenduan - Erronka Digital Solidarioa
2022ko Martxoak 10, Osteguna-(ea)n bidalia
40.000 km gure mundua mugimenduan jarriz Gipuzkoako 3 erakunderi laguntzeko! Oinez, korrika, dantzan, igerian, pedalei eraginez, bakarka edo taldean, kiroldegietan, kalean ala naturan, mugimendu orok batzen du! Eman izena erronkan eta hasi zure jarduera erregistratzen, kamiseta bat jasoko duzu doan! https://cutt.ly/WTc6AfY Urtarrilaren 1etik otsailaren 28ra! Egin bat mugimenduarekin!
Jarraitu... -
Gipuzkoako Eskolarteko 5.Eskalada Topaketa 21
2022ko Martxoak 10, Osteguna-(ea)n bidalia
Pasa den igandean, abenduaren 12an, Donostiako Pio Baroja Kiroldegian, Gipuzkoako Eskolarteko 5. Eskalada Topaketa´21 ospatu zen. Fortuna Kirol Elkartearen antolaketa bikainari esker, 5 eta 16 urte bitarteko 59 ikasle gipuzkoar bildu ziren eta maila desberdinetako bideak igoz izugarri gozatu zuten, batez ere beraien zaletasuna partekatuz.
Jarraitu... -
Xixon-go Mendi astea eta Pablo Batalla-ren liburuaren aurkezpena
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
GMFko Zuzendaritza Batzordeko ordezkaritza bat hiru egunez egon zen Xixon-go 43. Nazioarteko Mendi Astean. Bertan, Pou anaiak, Denis Urubko eta Victor Sánchez-ekin iritziak partekatu zituzten, baita Pablo Batallaren "la virtud en la Montaña" liburuaren aurkezpena eta eztabaida ere.
GMF-k liburu horren sustapenean parte hartu nahi du eta Pablo Batallarekin batera aurkezpena eta eztabaida antolatu ditu abenduaren 16rako, 19:00etan, Donostiako Anoeta Estadioko Kirol Etxeko areto nagusian.
Jarraitu... -
2021eko GMFko XXXV. Helduen Ibilaldia
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
Urriaren 31ean GMF-ren XXXV. Helduen Ibilaldia ospatu genuen, Azken urteetan bezalaxe, Mutrikuko Burumendi elkartea izan zen jardueraren antolatzailea, eta aurten ere parte-hartzaileek ibilbide eder batetaz goxatzeko aukera izan zuten. Eguraldia gainera lagun izan genuen eta Gipuzkoa osoko 13 mendi elkarte desberdinetako 72 mendizale aurkeztu ziren irteera puntura. Horietatik 24 emakumezkoak izan ziren eta gainontzeko 48ak gizonezkoak. Joan den urtean juxtu juxtu ospatu ahal izan genuen jarduera hau azken orduko Mutrikuko Udalaren baimenarekin, eta aurtengo ekitaldian partaidetza ia bikoiztu izana egoera pixkanaka pixkanaka normaltasunera doanaren adierazlea da. GMF-tik eskerrak eman nahi dizkiegu antolatzaile eta parte-hartzaile guztiei.
Jarraitu... -
Eskola Mendiko 2021eko Finalistaren Eguna
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen atzo urriaren 24an. Eguraldi ikusgarriarekin, ekitaldia oso arrakastatsua izan zen Hernanira joan ziren ikastetxeen koordinatzaile, mendi elkarte, guraso eta neska-mutilei esker.
Gipuzkoa osoko 24 ikastetxe desberdinetako 424 neska-mutil, 266 gurasoek lagunduta, hau da 690 mendizale elkartu eta burutu zuten ibilbidea Hernaniko inguruetako mendietan. Eguraldia ezin hobea izan zen, eta parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu egindako ahaleginagatik eta Finalistaren Egunera joateagatik. Eskerrak arduradun guztiei, gazteen artean mendizaletasuna sustatzen laguntzeagatik.
Jarraitu... -
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
Gipuzkoako Mendizale Federazioak bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimen berriarekin, emakumeen artean kirol-jarduera sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol Sailak Emakumea eta Kirola programaren barruan Emakumeok Mugimenduan ekimena jarri du abian. Emakumezkoen aktibotasunaren garapena sustatu, babestu, lagundu eta bistaratzeko. Oinarritik eliteraino, emakumezkoen kirola sustatzeko eta bistaratzeko dinamikak, proiektuak eta ekimenak sortuz, eta garatzen jarraitzeko beharra azalduz.
Jarraitu... -
Rutas montañeras a Castillos Medievales
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
Liburu honetan bat egiten dute mendizaletasunak eta historiak, tontor garaietarako igoerek eta gure iraganaldiaren ezagutzak. Egileak, Esther Merino mendizale adituak alegia, hogeita bost mendi igoera proposatu dizkigu beste horrenbeste gaztelura. Gaztelu horiek mendi gainean altxatzen dira, hala haitz tentetan nola mendixka xumetan edo mendigune basatienetan. Batzuk zutik eutsi diote denboraren joanari. Beste batzuk, ostera, erorita eta ahaztuta dautza. Iñaki Sagredok sarrera historikoa idatzi du.
Jarraitu... -
Aizkorriko Mendikatea - Mapa erliebean
2022ko Otsailak 21, Astelehena-(ea)n bidalia
Mendi elkarteei egindako eskaintzaren ondoren, eta horietako batzuk jasotzera pasa ondoren, oraingo honetan federatu guztiei zuzentzen gatzaizkie, Gipuzkoako Mendi Federazioaren bulegoan Aizkorri mendilerroko mapa erliebedunaren 100 unitate ditugula jakinarazteko. Interesatuak dohain jasotzera pasa zaitezkete.
Jarraitu...