SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


2. Eskolarteko Boulder Ligaxka'20 - Gipuzkoa

administrazioa-ek bidalita 2020ko Otsailak 17, Astelehena

Pasa den ingandean, otsailaren 16an Tolosan eskolarteko 2. Boulder Ligaxka’20aren bigarrengo proba ospatu zen. Alebin, infaltil eta kadete mailako 48 eskalatzailek, kirol gune berdina konpartitu zuten zailtasun desberdinetako blokeak gaindituz podiumera igotzeko.


Denek baldintza berdinekin lehiatzeko aukera izan zuten sexu bereizketarik gabe. Urtero bezala sailkapen mistoa ezarri zen, baita ere sailkapen orokorrean, bi proben puntuen batuketa.


Neska-mutilak adiskidetasunez eta zaletasunez ibili ziren. Pozgarria da esatea berriro Gipuzkoako eskolarteko eskalada, berdintasuneko eskola eta kiroltasunaren eredua dela.


Gipuzkoako Mendizale Federazioak Usabalgo Kiroldegiari eskertu nahi dio primerako antolakuntzarengatik eta partaideei beraien berotasunengatik, baita ere, gurasoei seme-alabei parte hartze bultzatzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari lurraldeko Eskola Kiroleko sustatzailea izateagatik eta Camp Base laguntzaileari atsegitasunez partaide bakoitzari kamiseta bana emateagatik.

Jarraian, Tolosako probaren sailkapenak eta sailkapen orokorrak:

PDF Otsailak 16ko Usabaleko Sailkapenak eta Boulder Ligaxka 20aren Sailkapen Orokorrak.pdf

ARGAZKIAK:

   

 

   

 

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
mar 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi