SUA EDIZIOAK





Aralar kirolak


DYA


Negua Extrem


Mplus


2020ko maiatzaren 13a - EMF-ren Jakinarazpena

administrazioa-ek bidalita 2020ko Maiatzak 13, Asteazkena

Federatu estimatu horiek,

azken orduak nahasi samarrak izan dira hainbat esparrutatik iristen ari zaizkigun informazioei dagokienez, eta ezer argitaratu aurretik ere interpretazio ugari egin dira. Une honetan bizi dugun egoera zaila da oraindik ere; erne egoteari uzteak ondorio asko eta larriak ekar ditzake, eta askoz ere zailagoa izango litzateke ondorio horietatik aurrera ateratzea. Mendizaleen elkarteak harro sentiarazi gaituen nortasun-ezaugarri bat izan du beti, elkartasunarena, eta, alde horretatik, federazioko arduradunok arazo honetatik federatuok zein herritar guztiok batera ateratzeko ideiak ematen saiatzen ari gara.

Aurreko jakinarazpenetan adierazi dizuegunaren ildotik, EMFk lanean jarraitu du gainerako mendi-federazio autonomikoekin batera (aginte bakarrak eta elkarrekiko ordezkaritzan hartutako erabakiek sortutako egoeraren ondorioz), ingurune naturalak eta, zehazki, mendiak dekretuz esleituta dituen jarduerek ekar ditzaketen onurei buruzko erabakiak hartzen dituztenei egokitzat jo ditugun eta federatu guztientzat eta herritarrentzat oro har hobekuntza ekar dezaketen iradokizun guztiak helarazteko.

Honekin batera doakizue astelehenean Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzara bidali genuen idatziaren kopia, atzo, asteartea, Kirol Kontseilu Gorenarekin egindako bileran defendatutakoa. Idatzi hori 17 mendi-federazio autonomikoek adostu dute, eta, xede horretarako prestatutako eredu batetik abiatuta, berezitasun batzuk erantsi dira.

Lehendakariak jaso dituen informazioen arabera, kirol-zuzendaritzek ondo hartu dituzte idatzi horiek, eta horien alde agertu dira bileran; izan ere, Kirol Kontseilu Gorenak berak hainbat proposamen negoziatu ditu eta negoziatzen jarraitzen du, eta asteburu honetan hainbat xedapenetan aterako dira. Adierazi behar da ondo hartu dutela 1. fasean dauden eskualdeetako federatuak udalerritik kanpo mugitzeko aukera, probintziaren edo eskualdearen barruan (kirol-arloaren kasuan, kirol-arloko ordu-tarteak autonomia-erkidegoen irizpide zientifikoaren eskumenekoak izateko aukera aztertuko da), eta bidezidorrak kirol-instalazio gisa hartzeko aukera aztertuko dutela ere hitzeman dute (aire zabaleko instalazioa izan arren, jende kopurua kontrolatzeak kezkatzen ditu). Horrekin lotuta, geolokalizaziorako App bat sortzea proposatu dute, mendiko kirolei zuzenduta: FEECek "PINROUTE" bere start-uparen berri emango du, eta EMFk "Segurbide" bere App-aren berri; azken horretan, Arabako eta Gipuzkoako bidezidor homologatuak biltzen dira.

17 federazioek lanean jarraituko dugu, osasun-administrazioaren irizpideak kirol-administrazioaren irizpideekin uztartzeko, azken horiek baitira kirol-modalitateak hobekien ezagutzen dituztenak. Bidea ez da erraza izaten ari, baina argi izan gure esku dagoen guztia egingo dugula bidean aurkitzen ditugun gorabehera guztietan aurrera egin dezagun eta abiatu dugun zeharkaldiak ataka guztiak gainditu ditzan.

EUTSI GOIARI, guztion artean lortuko dugu eta.

PDF 200511-Comunicado EMF para el CSD.pdf

Euskal Mendizale Federazioa

Kontaktua

Jarraiguzu facebook-en   Jarraiguzu twitter-en

anterior   siguiente
abu 2020
A A A O O L I
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Goi Mendi eskola
 
Eskola Mendizaletasuna
 
Bestelakoak
 
Klubeen irteerak


IKASTAROAK - CURSOS
Gaurko iragarpena
Mapa con la previsión para hoy
Bihar - Etzi