Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, MENDIA antzezlana izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.
Antzezlana talka baten inguruko eta mendiarekiko maitasunari buruzko bakarrizketa formadun pieza eszenikoa da. Mendiari uko egin zion alpinista batek, mendira itzultzera behartuta ikusten du bere burua, senide baten errautsak uzteko. Espedizio honetan, ahaztuak zituen bere nortasunaren alderdi ezberdinekin talka egingo du, plaka tektonikoak bailitzan. Plaka hauek, bata bestearen kontra talka egingo dute gailur bat sortu arte. Zer gertatzen da gure identitatearen parte batzuk ukatzen ditugunean? Gure zein alde hil behar da beste berri bat jaio dadin? Nola joaten utzi maite dugun hori?
Sarrera lau eurokoa da, eta hurrengo estekan erosi ahal izango duzue:
https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/MENDIA26@Janto_KB/BA
Antzezlanari jarraipena emateko, mahai-ingurua ere antolatu da. Apirilaren 26an izango da, arratsaldeko 18:00etan, Urigain Etxean (Andoain).
Uxue Loizu eta MIkele Urroz izango dira protagonistak. Mikele Mendia antzezlanaren sortzaile eta protagonista da, eta antzezlanaren ikerketaz, horren irudipenaz eta oholtzara eramateko zailtasunez jardungo da. Uxuek, aldiz, bere espedizioez hitz egingo digu, zailtasunez, talde lanaren garrantziaz, eta espedizio horien hedapen-lanaz. Sarrera doakoa izango da.





0 comentarios