GIPUZKOAKO LEHENENGO EMAKUMEEN* IBILALDIA 2025eko URRIAK19

18 de September de 2025

Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Urdaburu Mendizale Elkartearen laguntzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, 2025eko Urriak 19an, Errenterian Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen* Ibilaldi neurtua antolatuko du.

2024ko urtarrilean onartutako Gipuzkoako Mendizale Federazioaren Berdintasunerako Planaren sarreran jasotzen den bezala, Gipuzkoako Federazioak “konpromiso argia du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde federazio-eremu guztietan. Izan ere, tradizioz, mendizaletasuna eremu maskulinoa izan da, eta emakumeak ez dira bertara erraz iritsi. Gainera, genero bakoitzari sozialki esleitutako estereotipoek eta rolek baldintzatu eta mugatu dute emakumeen parte-hartzea”.

Konpromiso horren ondorioz, Berdintasun Kontseilua eratu zen, gehien bat emakume mendizaleek osatuta, eta talde horren lehen helburua aipatutako Berdintasunerako Plana sortzea izan zen. Berdintasun Kontseiluak gaur egun ere lanean jarraitzen du hura gauzatzeko, eta antolatzen ari garen emakumeei* soilik zuzendutako mendi ibilaldi hau, Berdintasunerako planaren ekintzen barruan kokatu behar da.

DATU GARRANTZITSUAK:

-Irteera ordutegia: 09:00etatik 9:30etara arte.

-Non: Urdaburu Mendizale Elkartetik aterako da – Juan de Olazabal Kalea, 23. Errenteria (Gipuzkoa).

Izen ematea: 

Jarraian azaltzen den galdetegia bete beharko da:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeq-Q66mlrZfvvsA9dY91m1S3ZNN-zBBPGVpTXbT6_EoLYrVA/viewform?usp=header

-Prezioa: urrairen 15era arte 5€; egunean bertan 10€.

-Partaideak: Emakumeak*. 16 urtetik gorakoak. 

IBILBIDEA:  12 kilometro. 330 metro desnibel.

 ZIRKULARRA:

Elkartetik atera- Pontika auzoa – Beraun auzoa- Kutarro – Bizarain- Aitzetako Txabalako Trikuharria – Txirrita Maleo- Pontika – Koldo Mitxelena Plaza – Biteri kalea- Urdaburu Mendizale elkartea. 

Bukatu ondoren elkartean janaria eta edaria egongo da.

Donostian, 2025eko irailaren 18an.

GIPUZKOAKO MENDIZALE ELKARTEKO BERDINTASUN KONTSEILUA.

Más noticias

0 Comments

Share This
Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.