Gipuzkoako Goi Mendi Eskola

GIPUZKOAKO GOI MENDI ESKOLA Gipuzkoako mendizale Federazioaren erakunde tekniko eta pedagogikoa da eta hurrengo helburu nagusiak betetzea da erakundearen xedea:

  • GGMEren helburua da mendi-kirolaren alderdi guztien hastapena, zabalkuntza eta ikasketa, baita mendiarekin zerikusia duten lan eta ikerketak sustatzea ere, historia, zientzia nahiz heziketa aldetik. GGMEk alde guztietatik heldu behar dio mendi-kirolari, era xumeenetik hasi eta konplexueneraino. Era berean, erne egon behar du kirol honen hainbat ataletan ager daitezkeen zenbait joera berri antzemateko.
  • GGMEren helburu nagusia izango da lan pedagogiko guztia mendizaletasunaren ingurura zuzendu eta bideratzea, bai arlo etikoan bai teknikoan, eta kirol honen ikasketan sartuko dira alor eta urtaro guztietarako agertu diren metodologia berri eta aurrerapenak.
  • Erakunde honen jardunak eragina du gizarte osoan eta bereziki Gipuzkoako kirol federatuan.
2023 Ikastaroak
Mendiko Eskia (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Urtarrila 21, 22
2023 Ikastaroak
Izotz Eskalada (espezializazioa)
Egunak
Urtarrila 28, 29
2023 Ikastaroak
Elur mota guztiak jaisteko teknikak (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Otsaila 4, 5
2023 Ikastaroak
Mendiko Eskia (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Otsaila 11, 12
2023 Ikastaroak
Elur mota guztiak jaisteko teknikak (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Otsaila 25, 26
2023 Ikastaroak
Alpinismoa (hastapena)
Egunak
Martxoa 4, 5
2023 Ikastaroak
Gipuzkoako Mendizale Federazioaren Eski Zeharkaldia
Egunak
Martxoa 11, 12
2023 Ikastaroak
Glaziare Eremua (hastapena)
Egunak
Apirila 29, 30
2023 Ikastaroak
Kirol Eskalada (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Maiatza 6, 7
2023 Ikastaroak
Mendiko Orientazioa: iparorratzez
Egunak
Maiatza 13, 14
2023 Ikastaroak
Arroilen Jeitsiera (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Maiatza 20, 21
2023 Ikastaroak
Mendiko Orientazioa: GPSz
Egunak
Maiatza 27, 28
2023 Ikastaroak
Abentura eremuko Eskalada
Egunak
Ekaina 10, 11
2023 Ikastaroak
Ertzetako hastapena
Egunak
Ekaina 24, 25
2023 Ikastaroak
Kirol Eskalada (hastapena eta trebakuntza)
Egunak
Iraila 23, 24
2023 Ikastaroak
Alpinismoa (hastapena)
Egunak
Abendua 16, 17
2024 Ikastaroak
Mendiko Eskia (hastapena eta trebakuntza)
Urtarrila 20, 21
2024 Ikastaroak
Izotz Eskalada (espezializazioa)
Urtarrila 27, 28
2024 Ikastaroak
Elur mota guztiak jaisteko teknikak (hastapena eta trebakuntza)
Otsaila 3, 4

OHARRAK

  • Ikastaroak hasi baino hilabete lehenago, ikastaroen informazio osoa argitaratzen da Gipuzkoako Mendizale Federazioaren webgunean eta elkarte guztiei, harpidetutako federatuei eta komunikabideei bidaltzen zaien newsletterretan.
  • Egutegi honi lotutako ikastaro ofizialak bezala, ikastaro berak antola ditzake GGMEk bakoitzaren interesen araberako egunetan ere, hala eskatzen dutenentzat (partikularrak, elkarteak, ikastetxeak, etab.).
  • Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazue Gipuzkoako Mendizale Federazioaren idazkaritzara (Tel.: 943.461.440 – e-mail: gmf-administrazioa@kirolak.net
  • Norbaitek ikastaro baten egitaraua jaso nahi izango balu, helbide elektronikora eskakizuna bidal dezala. On-line ikastaroen izenematea egin daiteke: www.gmf.eus

IKASTAROAK

Jarraian dituzue momentu honetan izen-emateko aukera irekita duten ikastaroak. Bertan agertzen ez diren ikastaroak ez dira oraindik argitaratu edo izen-emateak bete dira.

Ez daude ikastarorik

Share This