GMF guneak
GMF eskalada gune esaten diegu bertako segurtasunaren kudeaketa (ekipamendua eta mantentze-lanak) Gipuzkoako Mendizale Federazioari (GMF) dagokion eskalada guneei. 2014ean GMFk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondoren, gaur egun 17 GMF gune daude, lurralde historiko osoan zehar banatuta, eta beste 7 sartzeko prozesuan daude, dagozkien udalekin zenbait administrazio-izapide egin zain.