Senderismoa

Gipuzkoako Mendizale Federazioko senderismo batzordea urte luzetan ari gara Gipuzkoako zidorrak homologatzeko txostenak egiten eta zidorrei kalitatezko berme bat eman nahian lanean.

Euskal Erdidego mailan, mendizale federazioek hurrengo eskumenak dituzte 79/1996 legearen arabera:

  1. Senderismoko zidorrak homologatzea.
  2. Zidorren mantentze lanen gainbegiratzea.
  3. Topogidak egiteko irizpideak ezartzea.
  4. Zidorren erregistro eguneratua izatea.
  5. Senderismo arloko erakunde internazionalekin harremana mantentzea.

Zidor homologatuen inguruko edozein kezka edo iradokizun izanez gero bidali email bat gmf-senderismoa@kirolak.net helbide elektronikora.

logo senderos gmf

Ibilbide luzeak (GR)

Marcas GR

Ibilbide laburrak (PR)

Marcas PR

Herri ibilbideak (SL)

Marcas SL

Homologazioa

Gipuzkoako Mendizale Federazioko senderismo batzordeak hurrengo pausoak eskatzen ditu zidor berri bat homologatu nahi den momentuan.

1.- Zidorra homologatzeko eskaria eta bertan agertzen diren dokumentua eta baimenak sinatuta bidali beharko ditu zidorraren bultzatzaileak Federaziora

2.- Federazioak aurrehomologazioa emango lioke, hau da, zenbaki bat eman zidorrari (Adib: PR-GI 186) eta homologazio aurrekontu bat bidaliko dio bultzatzaileari.

3.- Zidorraren bultzatzaileak, zidorra homologatzeko behar diren lanak gauzatuko lituzke, beti ere Federazioko homologazio irizpideak segita.(Lan hauen barruan balizaia eta gezien diseinua federazioak bideratzea gomendatzen da).

4.- Federaziotik lanak ongi gauzatu diren ikuskatuko da.

5.- Federazioak egin dituen lanak fakturatuko ditu.

6.- Bultzatzaileak mantentze konpromezua bidaliko du sinatuta.

7.- Homologazioa emango zaio zidorrari.

Zergaitik zidor bat homologatu?

Zidor bat homologatzeko arrazoiak asko izan daitezke baina hemen azaltzen ditugu batzuk:

  1. Homologatzerako orduan erabilitako markak (GR: txuri-gorri; PR: txuri-hori eta SL: txuri-berde) erregistratutako markak dira eta soilik federazioak eman dezake hauek erabiltzeko baimena. Marka hauek estatu mailan erabiltzen dira eta senderistek azkar ulertzen dituzte.
  2. Homologatzerako orduan, panelean MIDE datuak sartzeak ardura zibilaren aurrean babes dezake bultzatzailea.
  3. Gipuzkoako Mendizale Federazioa 5 urtean behin lurraldeko zidor homologatu guztiak gainbegiratzera konprometitzen da, horrela kalitatea eta itxura ona bermatuz.
Pintando marcas de senderos
Flechas de senderos
Mapa de senderos

Gipuzkoako Natura

Gipuzkoa mendi lurralde bat da. Bere inguruneetan aberastasun eta aniztasun natural handia du, eta oraindik gu harritzeko gai da. Bertan, gizakiaren ekintzaren eta naturaren arteko harmoniak, bizitzaz betetako paisaiak sentitzeko beharrezko oreka lortu du.

Leku honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde harrigarri bat ezagutzen lagundu nahi dizu, Gipuzkoako Parketxe Sarearekin eta Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin elkarlanean. Horretarako, lurralde honetan dauden bidexken sareari buruzko informazioa bildu dugu, baita probintziako lau natura-parkeei balioa ematen dieten interpretazio-zentro edo parketxeei buruzkoa ere.

Logo diputación de gipuzko
Gipuzkoako parketxeak
Gipuzkoako mendizale federazioa

ZIDORREI BURUZKO INFORMAZIOA

Izenak, basoen itxurak, kamio nahiz ibaien lerroak, gizakiaren historiaurreko pauso oraindik garbiak bai muinoetan gora bai haranetan behera…, horra hor interes iturri agortezina begiek erne dituenarentzat edota gauzak ulertzeko irudimen pixka bat duen edozeinentzat!

Altxorraren uhartea, R.L. Stevenson

Share This