Federazioa

Non gaude

KIROL ETXEA – Anoeta Ib., 5 – 20014 DONOSTIA

Telefonoa: 943 461 440

Bulegoko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 9:00-etatik 14:00-etara
Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 16:00-etatik 20:00-etara

Edozein zalantza edo proposamenerako, bidali email bat:
e-mail:  gmf-administrazioa@kirolak.net

Harremanetan jarri

(*)Derrigorrezko hutsuneak

Responsable: FEDERACIÓN GUIPUZCOANA DE MONTAÑA / G20152476 / gmf-federatuak@kirolak.net / 943 461 440.
Finalidad principal: Facilitar la información solicitada. Resolver la consulta planteada. Mantener relaciones profesionales y/o comerciales. Gestionar la suscripción. Gestionar los procesos de selección de personal. Gestionar el envío de newsletter.
Derechos: Acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, de limitación y oposición a su tratamiento, así como a no ser objeto de decisiones basadas únicamente en el tratamiento automatizado de sus datos, cuando procedan. Puede ejercer sus derechos en los datos de contacto recogidos en la presente cláusula.

Nortzuk gara

Eusko-Nafar Alpinismo Federazioa 1924ko maiatzaren 18an sortu zen Elgetan (Gipuzkoa), Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako mendi elkarteek bultzatuta. 1984ko kirol lege berriaren babesean, Gipuzkoako elkarteek Gipuzkoako Mendizale Elkartea sustatu zuten 1985 urtean.

Bere estatutuen arabera, “Mendizaletasuneko jarduera nahiz lehiaketa ofizialak eta Gipuzkoan eratzen edo finkatzen diren diziplinak bultzatu, kalifikatu, baimendu eta antolatzeko dago eratua “.

Federaturiko 18.600 mendizaleko talde zabalak osatzen du Federazioa. Estatutuetan jasotako helburuak lortzeko, erakundez, batzordez eta federazioak funtzionatzea posible egiten duten pertsonez osaturiko egitura konplexu samarra behar da.

Gipuzkoako Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordea

Koldo Sansinenea

Koldo Sansinenea

Lehendakaria

Mendizalea eta Espeleologoa

Felix Ugarte Elkartea

Esteban García

Esteban García

1. Lehendakariordea

Montañero

Mendiriz Mendi

Joseba Ugalde

Joseba Ugalde

2. Lehendakariordea

Alpinista eta Mendizalea

Club Vasco de Camping

Felix López

Félix López

Diruzaina

Mendizalea eta Espeleologoa

Felix Ugarte Elkartea

Jon Iraola

Jon Iraola

Idazkaria

Mendizalea

Euskalduna M,T

Ana Gutierrez

Ana Gutiérrez

Bokala

Mendizalea eta Espeleologoa

Felix Ugarte Elkartea

Mikel Uzkudun

Mikel Uzkudun

Bokala

Mendizalea eta Espeleologoa

Felix Ugarte Elkartea

Hauteskundeak

16/2006 Dekretuko 87. artikuluan adierazitakoari jarraituz, Federazioko Batzar Nagusirako eta Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeetarako deialdia egin da. Hala, dei egin zaio Hauteskunde Batzordeari, hasiera emateko beharrezkoak diren erabakiak har ditzaten.

Prozesuari dagozkion dokumentu guztiak jarraian eskura daitezke.

Hautesle-errolda

Beste hainbaten artean, jarraian adierazitako betekizunak betetzen dituzten honako hauek osatzen dute errolda: 2019 eta 2020 urteetan 15 lizentzia gutxienez tramitatuta eta GMFn kidetutako elkarteak; baita ere bi urteotan lizentzia atera duten mendizaleak, teknikariak eta epaileak. Erreklamazioak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 2-arte.

Elkarteen Estamenduko kideek “Batzar Nagusia 2020-24 – Boto haztatua” izeneko dokumentuan kontsultatu ditzakete beren datuak. Gainontzeko estamenduetakoek jarraian eskatutako datuen bitartez kontsultatu ditzakete datu pertsonalak.

Bete itzazu hurrengo hutsuneak zure errolda-egoera ikusteko:

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia, elkarteen zein kirol taldeen, mendizaleen, teknikarien eta epaileen estamenduek, euren konpetentziakoak diren gaiak eztabaidatu eta akordioak hartzeko eratutako organo soziala da.

Estatutuak

Federazioaren estatutuak hemen kontsulta ditzakezu:

Federatu lizentzia

Federatu lizentzia federazio honetako afiliatua den mendi elkarte baten bitartez tramitatzea ezinbesteko betebeharra da. Mendiko 105 elkarte dira Gipuzkoan.

Bai istripu asegurua eta bai Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza dauzka barnean.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantziako piriniotarako (Andorra, Portugal eta Maroko), mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.
Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuota desberdinak dira, noski.

Argibide gehiago nahi baduzu, hots egiguzu edo hurbildu zaitez guregana, harretarako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9etatik 14:00rak arte eta astelehen, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

Adartia - Mapfre buruz informazioa

Hemen eskuratzen dizuegu Adartia – Mapfre, Euskadiko Mendizale Federazioko lizentziaren aseguruetxeari dagokion informazioa. (Istripu poliza, erantzunkizun zibileko poliza, bai eta adostutako zentroak ere)

Jarduteko Protokoloa

EMF-ko Istripu Aseguruaren liburuxka – MAPFRE 2021

Zentro Medikoak MAPFRE

Istripuaren partea

Intzidentzia orria

Istripu poliza

RC 2033742 Poliza Suplementoa

RC poliza

Lizentzia izapidetzeko araudia

HAMAIKA ARRAZOI DITUZULAKO, FEDERATU ZAITEZ!

Segurtasuna

Edozein kirol egiterakoan, ez da ahaztu behar segurtasuna dela kontutan izan beharreko alderdirik garrantzitsuenetarikoa. Federazio lizentziaren balio nagusia da harekin batera etortzen den asegurua.

Federazioaren asegurua istripu asegurua da, mendizaletasuneko edozein jarduera egitean gertatzen diren istripuak estaltzen ditu, betiere hautatzen den estalduraren barnean sartuta egonez gero. Istripuetarako soilik da aseguru hau, ez ditu estaltzen kirol jardunarekin loturarik ez duten beste arrazoi edo egoera batzuengatik sortzen diren lesioak.

Istripua izandakoen erreskatea: edozein ingurune eta tokitako erreskatea ere babestuta dago. Honen barnean daude helikopteroa nahiz hildakoen garraio-gastuak ere.

Prestakuntza

Federazio lizentzia izateak Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak, zein beste euskal lurraldeetako eskolek, antolatzen dituzten ikastaroetan lehentasunezko tarifaz parte hartzeko aukera ematen du. Ikastaro horiek hasi oinarrizkoenetatik- GPSaren erabilera- teknikoenetaraino izan daitezke, mendian segurtasuna areagotze aldera eta mendiaz gehiago gozatze aldera, betiere.

Informazioa

Federazio lizentziarekin batera, Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen duen Pyrenaica aldizkari ospetsua jasoko duzu. Mundu guztiko mendien gaineko artikuluak ekarri ohi ditu, eta irteerak prestatzeko lagungarri izango zaizu.

Prezio bereziak eta deskontuak

Federazioak hainbat saltokiren laguntza dauka, non prezio bereziak egingo dizkizuten; mendiko aterpeetan ere deskontu handiak lortzen dira: Sua Edizioak/Elkar (25%).

Lehiaketak

Federatuek eskalada, mendi eski eta mendiko lasterketetako lehiaketetan parte hartzeko aukera daukate, eta egutegi ofizialean lehiatuko diren taldeetan aritzeko hautatuak izateko.

Laguntza teknikoa senderismoan eta ingurumenean

Federazioak senderismo eta ingurumen teknikariak dauzka, arlo horietako edozein zalantza argitzeko. Zerbitzu horien helburua da bidezidorrak homologatzeko kirol elkarte eta udaletxeen beharrei erantzutea, eta ingurumenean aholkularitza ematea.

Federatuak gure federazioaren oinarria dira, eta giza talde handia osatzen dute, administrazio publikoen edo bestelako erakundeen aurrean guztion interesak defendatzerakoan pisu handia duena .

Share This