9. Eskolarteko Boulder Ligaxka’26 – GIPUZKOA

16 de January de 2026

Otsailaren 8an, Ibarra Kiroldegia, Aretxabaletan eta martxoaren 1ean, Usabal Kiroldegian, Tolosan., Eskolarteko 9. Boulder Ligaxka ospatuko da. Gipuzkoako ikasle guztiak ekitaldi honetan parte hartzera animatzen ditugu. Bertan, euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute.

EGITARAUA ETA PARTE-HARTZE OINARRIAK

1- Eguna eta lekua: Otsailaren 8an, Ibarra Kiroldegia, Aretxabaletan eta martxoaren 1ean, Usabal Kiroldegian, Tolosan.

2- Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutilek har dezakete parte. Mailak: alebinak (2014-2015 jaiotakoak), infantilak (2012-2013 jaiotakoak) eta kadeteak (2010-2011 jaiotakoak).

3- Izen-ematea 3€: https://www.gmf.eus/eu/boulder-ligaxka/ orrialdean. Aretxabaletako probarako otsailaren 5 arte eta Tolosarako otsailaren 10etik 26ra. Edo probaren egun berean eskudirutan.

4- Ordutegia:

  • Eskalada: 9:30-13:30
  • Diplomak: 13:30-14:30

5- Helburua: Errespetu eta adiskidetasun balioetan oinarrituta, norberaren trebetasunak partaideekin neurtzeko aukera izango dute.

6- Proba sistema:

  • Zirkuito itxi bat egongo da.
  • Zirkuituaren helburua haurrek bloke guztiak probatzea da (15 bloke) errezenetik zailenera. Start-a eta boulderraren top-a pegatinekin seinaleztatuta egongo da, baita bloke bakoitzaren zenbakia ere.
  • Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, X bat bidea osatzea lortzen ez den saiakerengatik eta T bat bidea lortutako saiakerengatik.
  • Nesken sailkapen bat eta mutilen beste bat egongo dira kategoria bakoitzeko.
  • Maila bakoitzean sailkatutako lehenengo hirurek izendun diploma bat jasoko dute.

7- Opariak: Partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

8- Joan-etorria: Ibilgailu partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2   igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 

9- Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea.

10- Partaideen irudiak: Jarduera publikoa izanik, bai prentsan eta bai Federazioaren edo elkarte antolatzailearen webguneetan argitaratzeko bideo eta argazkiak aterako dira. Hala ere, umeen arduradunak argazkiak ez publikatzea eskatu dezake, bertan edo gmf-administrazioa@kirolak.net helbidean.

11- Aforoa: Rokodromoko gehienezko aforoa 100 partaidekoa da. Beraz, izen-ematen dutenen kopuruak aforoa gaindituko balu, partaideak 2 txanda desberdinetan banatuko dira, 9:30etan lehenengoa eta 11:30etan bigarrena izanik.

12- Oharra: Izen-emate libreak antolaketako baldintzak onartzea dakar.

Más noticias

0 Comments

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Share This
Gipuzkoako mendizale federazioa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.