GGME-EGAM-en TEKNIKARI BERRIAK SARTZEKO DEIALDIAREN IRIZPIDEAK
DEIALDIAREN XEDEA:
Gipuzkoako Mendizale Federazioari (GMF) hainbat arloetan eskatutako, edo hark eskainitako, ikastaroak eta prestakuntza saioak emateko irakasleen lan-poltsa eratzea, (ikus GMF-FGM webgunean egungo ikastaroen zerrenda).
Zerbitzu hau gehienbat larunbat eta igandetan burutuko da, goizez eta
arratsaldez, ikastaro bakoitzaren arabera.
Lan erlazioa, teknikariak lan egindako ikastaro bakoitzerako baino ez da izango.
HAUTAGAIEN BALDINTZAK:
Hautatze prozesuan parte hartzeko ondorengo baldintzak bete beharko dira:
1. Adinez nagusia izatea.
2. EMF-rekin federatua egotea, Piriniotako estaldurarekin.
3. Eskalada edo goi mendian erdi maila edo goi mailako Kirol Teknikari
titulua izatea.
4. Sexu izaerako deliturik ez izatearen Ziurtagiria.
5. Euskara B1 maila.
6. B gidabaimena.
Hautagairen batek eskaera egiteko orduan aurkeztu beharreko agiriren bat lortzeko arazorik izango balu, arrazoizko epe bat emango zaio ondoren egin dezan.
ESKAERAK AURKEZTEA ETA HAUTAGAIEN ONARPENA:
Hautatze prozesu honetan parte hartzeko eskaerak 2026ko azaroaren 25a baino lehen aurkeztu ahalko dira: aurrez aurre Donostiako GMF-ren egoitzan (KIROL ETXEA – Anoeta Ibilbidea 5) bulego ordutegian, edo e-mail bidez:
(gmf-administrazioa@kirolak.net).
Epez kanpo aurkezten diren eskaerak ez dira kontuan hartuko.
Eskaera orriari ondorengo agiriak gehituko zaizkio:
NAN kopia.
Postua lortzeko eskatzen den Titulazioaren kopia.
Federazioko Lizentzia eguneratuaren kopia.
Hautatze prozesu honetan adierazitako merituak baloratzeko beharrezko
dokumentazioaren kopia eta zerrenda.
Prozesu honetan parte hartzen duten hautagaiek automatikoki izaera pertsonaleko datuen gainean indarrean dagoen araudia jarraituz, burutzen diren argitalpenetan identifikatzeko baimena emango dute.
Hautespen prozesu osoa zuzentzen duen publizitate printzipioa dela eta, hautagaiak bere datuen lagapena baimenduko ez balu, ez da bere eskaera onartuko, organu deitzaileari bere sarbide, zuzentze, ezeztatze eta aurkaratze eskubideak erabili ahal dituela jakinaraziz.
MERITUEN BALORAZIOA:
A. Titulazio akademikoak:
2. mailako Kirol Teknikaria Goi Mendiko espezialitatean 2 puntu
2. mailako Kirol Teknikaria Eskalada espezialitatean 2 puntu
3. mailako Kirol Teknikaria Goi Mendiko espezialitatean 3 puntu
3. mailako Kirol Teknikaria Eskalada espezialitatean 3 puntu
2. mailako Kirol Teknikaria Arroiletako espezialitatean 2 puntu
Goi mailako titulazioa, edo graduatua gehi masterra, Jarduera Fisikoko Zientzietan puntu 1
CAP edo gaitasun didaktiko eta pedagogikoan masterra puntu 1
Euskara B1 maila 0,25 puntu
Euskara B2 maila 0,5 puntu
Euskara C1-EGA maila 0,75 puntu
Euskara C2 maila puntu 1
A atal honetan gehienez 8 puntu lortu ahal izango dira.
B. Elkarrizketa pertsonala: gehienez 4 puntu lortu ahal izango dira.
C. GMFrekin ateratako federatu lizentzia: 0,25 puntu balioko ditu.
PROZESUAREN GARAPENA:
Parte-hartze eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, hauek GMF-ko Zuzendaritza Batzordeari helaraziko zaizkio, deialdiko gutxieneko eskakizunak betetzen dituztela ziurtatu ondoren, hautagaiek adierazitako merituak bi fasetan balora ditzaten. GGMEko teknikari bezela lan egiteko bi faseak gainditzea derrigorrezkoa izango da:
1. “Kurrikulumaren balorazioa” lehen fasea gainditzeko gutxienez 2,25 puntu lortu beharko dira. Zuzendaritza Batzordeak aurkeztutako merituen balorazioa adieraziko du eta Federazioko web orrian argitaratuko da.
2. Elkarrizketa pertsonalaren fasea gainditzeko gutxienez 2 puntu beharko dira.
Jarraian, Zuzendaritza Batzordeak eskatutako gutxienekoa betetzen duten pertsonen erlazioa argitaratuko du, lortutako puntuaketa ordenaren arabera. Gutxieneko orokor hau 5 puntutakoa izango da, eta 2,25ekoa lehen fasean eta 2koa bigarrenean.
Era berean, eskaintza honek ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eta eskatutako gutxieneko puntuetara iristen ez diren, eta horrenbestez GGME-ko teknikari bezela lan egin ezingo duten hautagaitzak ere argitaratuko dira.
Akordio horren aurka, pertsona hautagaiak erreklamazioa jarri ahalko du eta horretarako hiru egun baliodun izango ditu argitaratze egun horretatik aurrera, erreklamazio hori Zuzendaritza Batzordeak ebatziko duelarik.
KONTRATAZIOAK. PLAZEN ESLEITZEA:
Ikastaro bakoitzerako beharrezkoa den teknikari kopurua mugatua da. Bestalde, GGMEko teknikari talde bat jardunean dago. Beraz, GGMEko teknikari erabilgarririk ez dagoenean kontratatuko dira teknikari berriak (GGME teknikari gisa behin betiko izendatu arteko aldian). Lehenengo ikastaroko plazak esleitzeko, lehentasuna izango dute hautaketa-prozesuan puntuaziorik haundiena lortu dutenek, eta, hurrengo ikasturteetarako, aukera emango zaie lehenengoan parte hartu ez dutenei.





0 Comments