Urriaren 19an, Errenterian ospatu zen Gipuzkoako Lehenengo Emakumeen* Ibilaldia. Ibilaldia Urdaburu Mendizale Elkarteak eta Gipuzkoako Mendizale Elkarteak antolatu zuten, Foru Aldundiaren babesarekin. Egun berezia izan zen urriaren 19koa; ia 300 pertsona bildu ziren Errenterian, eta giro zoragarria izan zen bertan.
Ibilaldia, ibilaldi neurtua izan zen, eta goizeko 9:00etatik 9:30ak bitarte izan zen irteera ordua. Ibilbidea, 12 kilometrokoa (330 metroko desnibelarekin) izan zen, eta amaitu ondoren, mokadutxo bat jateko aukera izango zuen parte-hartzaile orok. Finean, inguruko herrietako emakume* ezberdinak ezagutu, esperientziak partekatu eta egun zoragarri bat pasatzeko aukera izan zuten emakumeek*.




0 Comments