EGUNAK: EKAINAREN 21-22
LEKUA: Aiako harria, Peña Karria
HELBURU NAGUSIA:
• Ezagutza teoriko-praktikoak praktikan jartzea, autobabesa beharrezkoa den ertzetako eskaladetan.
IKASLEAREN BETEKIZUNAK:
• Nolabaiteko zailtasuna duten mendiak igotzen esperientzia izan.
• Egoera fisiko onargarria eta jarduera honetan aritzeko mediku debekurik ez izan.
• Adin nagusikoa edo baimena duen adin txikikoa.
EDUKIAK:
Eduki hauek landuko dira:
• Segurtasun katea.
• Korapiloak.
• Materiala: pertsonala eta taldekoa.
• Ainguraketak: finkoak, naturalak eta mugikorrak.
• Sokaz lotzeko motak, enkordamendua: estandarra eta potentzian.
• Aurrera egiteko teknikak: progresio zatikatua eta aldibereko progresioa.
• Bilguneak: indarren banaketa, zorizko bilguneak.
• Rapelak: autoaseguratuak eta halabeharrezko rapelak.
• Auto-erreskate basikoa.
• Plangintza: logistika eta estrategia. Eskalada krokisak eta aipamenak.
MAILA:
• Hastapena eta Trebakuntza.
IKASLE KOPURUA:
• Gehienez: 12 / Gutxienez: 4
RATIOA:
• Irakasle bat 2 ikasleko.
PREZIOAK:
• Federatua: 365 € / Ez federatua: 410 €
• Ikasleak: Federatua 292 € / Ez federatua: 328 €
• EMF federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean: 227 €
%10eko deskontua ikastaroa baino 10 egun lehenago izena ematen dutenentzat. Beherapenaren kodea: ARISTAS25
Prezioaren barne daude:
• Txosten teknikoa ikastaroaren edukiekin
• Parte hartze agiria
• GGMEren material teknikoa erabiltzea: arnesa, soka, katu oinak eta abar
Prezioaren barne EZ daude:
• Joan-etorriak.
• Bi eguneko janaria.
NORBERAREN MATERIALA:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
• Arropa beroa, euritako arropa, eguzkitako betaurrekoak, eskularruak, eguzkitako krema.
• Egunean zehar pikatzeko janaria ( bi egunerako).
• Motxila, kantinplora.
• Norberak beharrezkotzat jotzen duena jarduera gauzatzeko.
BEHAR DUZUN MATERIALA
Izen-emate inprimakian ageri den “behar duzun materiala” atala, ikastaroan parte hartu ahal izateko behar beharrezkoa den, eta Federazioak eskura dezakeen (prezioaren barne dago) materialari bakarrik dagokio. Beraz, ikastaro honetarako, parte-hartzaile bakoitzak ondorengo zein segurtasun-elementu beharko lituzkeen adierazi behar du:
• Arnesa, kaskoa eta katu oinak.
AUKERAKO MATERIALA:
• Soka, segurtasunezko mosketoiak, rebersoa, bagak.
IKASLEENTZAKO OPARIAK:
• Partaide guztiek El Mundo de los Pirineos aldizkariaren ale bana jasoko dute, Federazioaren babesle nagusia den Sua Edizioak-ek opari emanda.
OHAR GARRANTZITSUAK:
• Federatutakoek: dagokion estaldura eduki beharko dute federatu txartelean (Pirinioak, FEDME, etab.). Hori ezean, aldea ordaindu beharko dute edo eta estaldura haunditu
• Federatuta ez daudenek: Ikastaroaren prezioan barne asteburuko aseguru bat dago.
• Ikastaroaren zuzendaritzak egitasmoa aldatzeko eskubidea izango du baldin eta eguraldiaren egoerak edo bestelako zerbaitek hartara behartuko balu .
• Ikastaroaren zuzendaritzak ikaslea ikastarotik egozteko eskubidea izango du baldin eta ez baditu eskakizunak betetzen edota ez badu diziplinaz jokatzen.
• GGMEren esku dagoen materiala erabili ahal izateko, ikasleak izen emateko orria betetzean egin beharko du eskaera.
LEHEN EGUNEKO HITZORDUA:
• Zuzendaria ikastaroa baino egun batzuk lehenago ikasleekin harremanetan jarriko da, detaileak zehazteko (bidaiarako autoak, materiala etab.).
IKASTAROAREN ZUZENDARIA: Iñaki Zuza
TELEFONOA: 689 729 094
Informazio gehigarria
Lizentzia | Ez federatua, Federatua, Federatuta dauden 15 eta 21 urte bitartean |
---|---|
Ikaslegia | Ez ikasleak, Ikasleak |