Eskola-umeek orientazioa mendian bertan praktikatzeko eta norberak mapa eta iparorratzaz dituen trebeziak erakutsi ahal izateko, Eskolarteko VII. Orientazio Lehiaketa´23 antolatu da. Lau probek osatuko dute eta ez da podiumik egongo.. Lau probek osatuko dute eta ez da podiumik egongo.
Hauek dira 4 proben datak eta lekuak:
- Martxoaren 18an Ibaeta (Donostia).
- Apirilaren 4an Jaizkibel (Lezo).
- Urriaren 15ean Arantzazu (Oñati).
- Azaroaren 12an Mutriku (Mutriku).
Jardueraren helburuak honako hauek dira: Ikastetxe desberdinetako eskola-umeak elkarren artean zaletasuna bizi eta konpartitzea, kirol orientazioa ezagutzea, praktikarekin ondo pasatzea eta mendiko balizak bilatzea.
Eskolarteko VII. Orientazio Lehiaketa´23aren zehaztasunak oinarrietan..
Izen-emateak elkarte antolaitzailearen webgunean:

0 Comments