- Hasiera
- Goi mendi eskola
- Ikastaroak
Eguneratua: 16/01/2020 16:00
EGITARAUAK ZURE POSTONTZIAN
Zure postontzi elektronikoan gure ikastaroen egitarauak garaiz jaso nahi badituzu, egin ezazu eskaera mezu bat bidaliz ondorengo helbidera: gmf-administrazioa@kirolak.net
2020ko GGMEko egutegia.pdf
GUNE HONETAKO BIDEOAK
-
GOI MENDI ESKOLAREN AURKEZPENA - 06:19 min.
Mendian, hainbat eremutan egin daitezkeen jarduera askotarikoak erakusten dira labur-labur. Agerian geratzen da prestakuntza tekniko egokia behar dela segurtasunez ibili nahi bada. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolaren helburu nagusia da. Egilea: T. Barandiaran
-
GOI MENDI ESKOLA, SEGURTASUN OLA - 59:20 min
Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak urtero antolatzen dituen ikastaro askotarikoen azalpen osoa. Teknika desberdinak erakusteaz gain, ikastaroetan egon ohi den giro ona erakusten du. 2004 eta 2005. Egilea: T. Barandiaran
-
2008ko GMFren XIX. ESKI ZEHARKALDIA ? 43:18 min
2008ko martxoaren 8an eta 9an antolaturiko zeharkaldia. Lekuak: Pont d'Espagne, l'Embarrat aintzira, Pourtet eta Nere, Wallon-eko aterpea, Arratille Mulets-eko lepoak, Gaube-ko aintzira, Pont d'Espagne. Egilea: T. Barandiaran
-
ESKALADA HARKAITZEAN - 07:54 min.
Harkaitzean eskalatzeko teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekuak: Eginoko eta la Lece-ko eskalada eskolak (Araba). Egilea: T. Barandiaran
-
Harkaitzezko horma handiak eskalatzeko edo abentura eskaladako teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekuak: Lebeña, Hermidako haitzartea, Cueto Ag?ero eta Aguja de la Vueltona (Europako Mendiak). Egilea: T. Barandiaran
-
ESKALADA IZOTZEAN - 06:04 min.
Izotzean eskalatzeko teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekua: Pinetako ur-jauziak eta ??? aterpea (Aragoiko Pirinioak). Egilea: T. Barandiaran
-
Mendiko edo zeharkaldiko eski teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekua: Bareges (Frantziako Pirinioak ). Egilea: T. Barandiaran
-
Mendiko snow edo alpino teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekuak: Linzako aterpea, La Pakiza eta Atxerito (Aragoiko Pirinioak). Egilea: T. Barandiaran
-
NEGUKO ALPINISMOA - 06:13 min.
Neguko edo glaziarretako alpinismo teknikei buruzko ikastaroa. Lekua: Candanchu (Aragoiko Pirinioak). Egilea: T. Barandiaran
-
ORIENTAZIOA MENDIAN - 07:45 min.
Mendi orientazioko teknikei buruzko ikastaro ofiziala, iparrorratzarekin eta GPSarekin. Lekuak: Arritxuloko aterpea (Aiako Harria) eta Adarra (Andoain). Egilea: T. Barandiaran
-
Arroilak jaisteko teknikei buruzko ikastaro ofiziala. Lekuak: Alquézar, Veroko arroila, Gorgonchón eta Formiga (Guarako mendilerroa). Egilea: T. Barandiaran
-
SALBAMENDU TXAKURRAK - 05:21 min
Egutegi ofizialeko ikastaroez gainera, Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak ikastaro partikularrak antolatzen ditu, jasotzen dituen eskaeren araberakoak. Neguko oinarrizko teknikari buruzko ikastaro partikularra, Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldearentzat. Lekua: Lizara aterpea (Aragoiko Pirinioak). Egilea: T. Barandiaran
-
IKASTAROETAKO PASADIZOAK - 15:34 min.
Praktikak egitean hainbat eta hainbat egoera bitxi sortzen dira, ikaskuntza bera gainditzen dutenak eta ikasle eta irakasleen arteko bizikidetzan egoten den naturaltasuna eta giro ona erakusten dutenak.