Gipuzkoako Mendizale Federazioaren XL. Mendizale Helduen Ibilaldia. Beste behin ere Mutrikun ospatu zen, Burumendi elkarteak ederki antolatuta. Jai giroan eta eguraldi atseginarekin, elkarte ezberdinetako 81 partaideek Mutrikuko ingurune ederretan zehar antolatutako ibilaldia burutu zuten. Ondoren eta Mendizale Helduen Ibilaldiari amaiera ezin hobea emateko, guztiok elkarrekin bazkari batez gozatu zuten.









0 Comments