Gipuzkoako Eskolarteko Finalistaren Eguna ospatu zen urriaren 25ean. Hainbat eragileei eta batez ere Donostira etorri ziren neska-mutilei esker jarduera arrakastatsua izan zen. 15 ikastetxeetako 265 neska-mutil, 224 gurasoek lagunduta, hau da 489 mendizale elkartu eta burutu zuten ibilbidea Donostiako inguruetako mendietan. Ibilbidea amaitu ondoren, partaideek festa giroan diplomak eta opariak jaso zituzten.
Mila esker Donostiako herriari, dena bikain antolatu zuen Aitzarte Mendi Taldeari, komunikabideei eta gurekin batera egon diren etxe laguntzaileei: Sua Edizioak, El Mundo de los Pirineos, Euskal Herria Liburuak, DYA, Eroski eta Laboral Kutxari. Baina, benetako protagonistak eskola-umeak izan ziren, zalantzarik gabe. @gipuzkoakirolak @suaedizioak



















0 Comments