Mendian makilekin modu eraginkorrean ibiltzeko ikastaroa

10 de May de 2024

Gipuzkoako Mendi Federazioa eta Ultreia elkartearen eskutik, “Mendian makilekin modu eraginkorrean ibiltzea“ ikastaroa aurkezten dizuegu.

Helburua: Gure mendiko jardueretan makilen erabilera osasuntsua eta aldi berean eraginkorra zein den ikastea.

Eskualde desberdinetan 5 saio burutuko ditugu eta jada egutegia osatu dugu:

DONOSTIA . Maiatzaren 25ean (Miramon parkean)

ORDIZIA . Ekainaren 15ean (Oiangu parkean)

AZPEITIA . Ekainaren 22an (lekua zehazteke)

ARRASATE. Irailaren 21ean (lekua zehazteke)

IRUN . Urriaren 19an (lekua zehazteke)

Kontutan hartu beharrekoak:

  • Parte-hartzaile bakoitzak bere mendiko makilak erabiliko ditu (bi makil).
  • 10 ikasleko 2 talde izango dira asko jota, saio bakoitzean.
  • Ikastaroak 3 ordutako iraupena izango du. Goizeko 10.00etatik 13.00etara.
  • Prezioa 30 eurokoa izango da.
  • Izen-emateak ondorengo email edo telefonoan egingo dira:

xamadicoach@gmail.com      Telf: 656 732 789

Edukiak:

  • Beroketa ariketak.
  • Modu naturalean ibiltzerakoan jarrera egokia.
  • Makilekin ibiltzea: aukera desberdinak.
  • Pausu gurutzatua eta koordinatua.
  • Pausu paraleloa.
  • Makilekin bulkatzea.
  • Zapalketa egokia.
  • Makilen erabilera inklinazio desberdinetako igoera eta jeitsieratan.
  • Makilen kontrol eta erabilera eraginkorra.
  • Teknifikazio ariketak.
  • Luzaketak.



Más noticias

MENDIA antzezlana

MENDIA antzezlana

Apirilaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, MENDIA antzezlana izango da Andoaingo Bastero Kulturgunean.Antzezlana talka...

Takolo Beka 2026

Takolo Beka 2026

Azpeitiako Udalak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak ematen duten Takolo Bekarako oinarriak argitaratu dira GAOn....

0 Comments

Share This